Txuspo Poyok 'Anónima' erakusketea aurkeztuko dau Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2026-01-21 13:40   Kulturea

Álvaro de los Ángeles idazle eta ikertzailea da komisarioa.

Zezeilaren 19an, Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Anónima inaugurauko dau, Txuspo Poyo artistearen lanari buruzko erakusketa esanguratsuena. Izenburuak oinordetzan jasotako herri-jakintzeari egiten deutso erreferentzia eta 1990eko hamarkadatik egin dituan proiektu artistiko gehienak batuko ditu.

Álvaro de los Ángeles idazle eta ikertzailea da erakusketearen komisarioa. Artistearen proposamenen hautaketea batu dau, uniberso propio eta personala sortuz. Era berean, erakusketeak, argi jasoten ditu artistearen sormen-ibilbidea eta metodologia eta baliabide materialak.

Txuspo Poyok bere ibilbidean osotu dauen bilduma artistikoak lengoaia eta baliabide askotarikoak buztartzen ditu, besteak beste, zinemea, bideoa, argazkia eta instalazinoa. Horreen bidez, kulturearen, teknologiaren eta politikearen arteko alkarguneak aztertzen ditu. Askotan, zalantzan jarten ditu errealidadearen eta fikzinoaren, zientziaren eta mitologiaren, joandakoaren eta orainaren arteko mugak.

Erakusketea zezeilaren 19tik maiatzaren 17ra egongo da ikusgai.
 
Txuspo Poyo

Txuspo Poyo (Altsasu, 1963). Diziplina askoko artistea da, Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibersidadean. New Yorkeko International Studio and Curatorial Programen eta New Yorkeko Unibersidadeko Center for Advanced Digital Applicationsen be ikasi dau.

Laurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik jorratzen dauen praktika artistikoa kulturea eta belaunaldiko gertakarien muntaketan eta ikerketan oinarrituta dago. Haren lanak, zinemea, animazinoa, arkitekturea eta zientzia-fikzinoa buztartzen ditu.

Esparru asko ikertu dau, esaterako, film-euskarrietan filmak berreregi ditu, baita Pixel visión kamerak erabili be. Horreen helburua, mendebaldeko ikus-entzunezko kulturan portaera soziala, morala eta generokoa aztertzea da.

Álvaro de los Ángeles

Komisarioa, idazlea eta ikertzailea. Arte Ederretan lizenziaduna da Valentziako Unibersidade Politeknikoan eta Southampton Institute of Higher Educationen. Gainera, Arte Ederretako Masterra lortu eban Norwich School of Art and Designen (Erresuma Batua). 2014 eta 2018 artean, Institut Valencià d’Art Moderneko Kultura Jardueren eta Programen zuzendariordea izan zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu