Salbatzaile Jantza Taldeak ekingo deutso 'Dantza Plazetan' ekimenari
2026-01-21 12:53 KultureaBilboko Alde Zaharreko Santiago Plazan, urtarrilaren 24an.
Bilboko Udalak Dantza Plazetan ekimena jarri dau martxan. Beraz, euskal folklorea protagonista izango daben topaketak atondu ditue uriko hainbat auzotan, urtarrilaren 24tik bagilaren 27ra.
Halanda ze, guztira 58 topaketa izango dira, doban, bilbotarrek kaleetan hainbat erromeria, kalejira, jantza alarde eta erraldoien kalejiraz disfrutetako aukerea izan deien.
Lehenengo hitzordua urtarrilaren 24an izango da, zapatuan, Salbatzaile Jantza Taldearen erromeriagaz, Alde Zaharreko Santiago Plazan.
Gainera, aurton, Gaztedi Jantzari Taldeak Lantzeko Inauterietako jantza tipikoak eskainiko ditu, Nafarroako ospakizun tradizionala. Hitzordua zezeilaren 21ean izango da, zapatuan, Santutxun. Bestalde, urtero lez, bagilean Larrain Jantzea egingo da, 2011tik Gaztedi Jantzari Taldeak eskaintzen dauena.
Dantza Plazetan programazinoa osotzen daben tokiko taldeak ondokoak dira: Salbatzaile Jantza Taldea, Deustuko Folklore Taldeak, Ondalan Erraldoien Konparsea, Bihotz Alai Jantza Taldea, Gaztedi Jantzari Taldea, Beti Jai Alai Jantzari Taldea, Bizkaiko Jantzarien Biltzarra, Goi-Herri Jantza Taldea, Batasuna Arraizbide Jantza Taldea, Ibai Arte Jantza Taldea, Irutasun Jantzari Taldea, Goi-Herri Jantza Taldea eta Goi Alde Jantza Taldea.
Dantza Plazetan programearen helburua tokiko kulturea sustatzea da, Bilboko auzoetako guneetara hurreratuz, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesinoa sustatzeko, kulturea elementu bateratzaile bezela erabiliz. Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
