Loraldia Eskolearen 2025-26 ikasturterako izena emoteko epea zabalik
2026-01-20 13:21 KultureaHamar urtetan, 3.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dabe.

Loraldia Eskoleak 2025-26 ikasturteko eskaintzea aurkeztu dau eta daborduko edegita dago izen-emote epea. Euskal kulturearen transmisinoa eta sormena ardatz hartuta, programeak aukera parebakoa eskaintzen deutse ikastetxeei kultura garaikidearen esperientzia aberasgarriak biziteko. Guztira, 35 ikastetxek eta 3.000 ikasle baino gehiago parte hartu dabe.
Sormenezko esperientziak eskola barruan
Loraldia Eskoleak euskal kulturearen transmisinoan sakontzen dau, sormenaren eta esperientzia zuzenaren bidez. Antzerkia, musikea, literaturea, ikus-entzunezkoak eta arte plastikoak lako diziplinen bidez, ume eta gazteek euskal kulturearen aberastasuna ezagutzeko eta parte hartzeko aukerea izango dabe.
- Egitasmoak:
- Ttipia: arte plastikoen bidezko sormena.
- Airean: euskal musika garaikidearen transmisinoa.
- 7 Kantu: euskal kantutegiaren bidezko kultura ezagutzea.
- Lore Jokoak: pastoralaren eta libertimenduaren sormena.
- Kamara Sartu!: ikus-entzunezkoen bidezko esperimentazinoa.
- Loreak Tailerretan: proiektu kolektibo ekintzaileak.
- Lore kolore: Arte diziplinen esperimentazino laborategia.
Loraldia Eskolea
10 urteko ibilbideagaz, 77 proiektu gauzatu eta milaka ikasle eta irakaslerentzako aukera barriak sortuta, Loraldia Eskola eguneroko ikasgelen sormen eta emozinorako laborategia da. Euskal kulturearen transmisinorako eta belaunaldi barrien talentua bizteko aukera parebakoa eskaintzen dau.
Izen-emotea zabalik
2025-26 ikasturterako izena emon leikie hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
