Garazi Albizua eta Laura Chivite protagonista Bilbon
2026-01-20 10:39 KultureaVoces y personajes irreverentes barriketaldian parte hartuko dabe.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean 2026ko hitzordua izango da Literatureagaz alkarrizketak XXI. mendean zikloaren barruan; urtarrilaren 20an, martitzenean izango da, arratsaldeko 19:00retan, Voces y personajes irreverentes izenburupean. Barriketaldian Garazi Albizua eta Laura Chivite idazleek hartuko dabe parte, Elena Sierraren gidaritzapean. Sartzea doban izango da, jarlekuak bete arte.
2025eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria eta 2025eko zidarrezko Euskadi Saria jaso daben autoreek Termitas eta El ataque de las cabras euren lan sarituei buruzko barriketaldia eskainiko dabe. Lan horreetan prekariedadea islatzen da, bai ekonomikoa bai emozionala. Eleberri bietan, begirunerik bako jarrerak ikusten dira personajeetan, atmosferan eta aitatzen diran emakumeetan igarten da. Literatura garaikidean, batzuetan begirunerik bakotasunak forma bereziak hartzen ditu. Ahotsek eta personajeek, zirikatzea edo eskandalizetea ezeze, hausnarketa kritikorako espazioak edegitea be bada asmoa. Horreei esker, literaturea askatasun eremu bihurtzen da, ziurtasun kolektiboak birplanteau eta isildutako ikuspegiei ahotsa emonez.
Garazi Albizua (1985)
Santurtzin jaiotako idazlea da. Diseinatzaile grafikoa, komiki gidoilaria eta idazlea, Euskal Idazleen Alkartearentzat lan egiten dau. Haren ibilbidean, idazketea, batez be ume eta gazte literaturakoa, komikien gidoigintzeagaz buztartu dau, besteak beste, Kemena (2017) eta Irulea (2022). Izadia (2018), Geun (2019) eta Lara de Altopico (2021) eleberrien egilea be bada, eta Mil Brujas (2022) komiki kolektiboan eta Magical Girls (2022) eta La décima musa (2020) antologietan parte hartu dau. 2024an publiko helduari zuzendutako bere lehen eleberria argitaratu eban, Termita, 2025eko gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria jaso ebana.
Laura Chivite (1995)
Iruñean jaio zan 1995ean. Granadan Literatura Konparatua ikasi ondoren, literaturearen eta zinemearen arteko hartu-emnetan espezializau zan. Gaur egun bere bokazino literarioa irakaskuntzeagaz buztartzen dau eta Cuadernos Hispanoamericanos aldizkarian eta RTVEko La 2 kateko Un país para leerlo saioan kolaborau dau. 2022an argitaratu eban bere lehen eleberria, Gente que ríe, eta El Ojo Crítico de Narrativa saria eskuratu eban. El ataque de las cabras eleberriari 2025eko Zidarrezko Euskadi Saria emon deutse.
Elena Sierra (1978)
Kazetaria da, EHUn Informazino Zientzietan lizentziatua. 2000. urtean sartu zan El Correo egunkarian, lehenengo Iritzia sekzinoan eta aurrerago Kultura eta gehigarri sekzinoan. Gaur egun (2024) kultura, gastronomia eta planetako gaietan kolaboratzailea da. Noizean behin komunikazinoan eta jardunaldiak eta ekitaldiak atontzen lan egiten da, eta ikus-entzunezko eta idatzizko gidoiak egiten be parte hartu dau, beste egile batzuekaz lankidetzan.
- Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Helburuak dira literaturea, ezagutza eta dibulgazino zientifikoa sustatzea.
Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
