Getxok 'Flyscheko dragoia' argitalpena eta Surfaren Herrien Sarea sustatuko ditu FITURen

Bizkaie! 2026-01-20 09:30   Kulturea

Hilaren 21etik 25era, Nazinoarteko Turismo Azokan izango da Getxo.

Flysch Bizkaia. Getxo. | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxoko eskaintza turistikoa Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailaren Euskadi-Basque Country standean egongo da. Stand horretan Bilboko eta Bizkaiko erakargarritasun turistikoak batuko dira, Foru Aldundiak koordinauta.

Udalerria liburuxka turistikoen bidez sustatuko da. Liburuxka horreek standeko erakusmahaian eta Basquetourreko ekitaldi garrantzitsuen agendan banatuko dira eta proiektu bi aurkeztuko dira: Flyscheko dragoia argitalpena eta Surfaren Herrien Sarea.

Flyscheko dragoia

Ion Gorka Elgezabal Jata-Ondo Landa Garapenerako Alkarteko presidentearekin batera, Ignacio Uriartek Flyscheko dragoia argitalpena aurkeztuko dau. Aldizkariak familia osoarentzako ilustrazinoak batzen ditu Bizkaiko kostaldeko antxinako zaindariaren istorioa ezagutarazoteko; protagonistea itsasoko izakia da, neurri erraldoia eta sugearen itxurea dauena, Bizkaiko kostaldean bizi da eta antxinako istorioen Leviatan baten antza dauena.

Argitalpen honen helburua herensugea Bizkaiko Flyscharen maskota bihurtzea da, kostaldean dagoan eremu naturala, batez be Getxo eta Uribe eskualdeko udalerrien artean: Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bakio eta Fruiz. Turismo bulegoetan eta online dago eskuragarri.

Flysch Bizkaia formazino geologiko ikusgarria da euskal kostaldean, Getxotik Bakioraino, harri gogor eta bigunen (kareharriak, hareharriak, tuparriak) txandakako geruzak dituana. Geruza horreek orain dala miloeka urte metatu ziran itsasoaren azpian eta, ondoren, tolestu eta altzau egin ziran plaka tektonikoen topekadearen ondorioz. Geruza horreek, historia liburua balira bezela, joandako garai geologikoak erakutsi eta itsaslabarretan eta hondartzetan ikusi daitekez, paisaje parebakoa eta Lurraren historia erakusten daben mendi-ibilbideetarako eta bisita gidatuetarako baliabide turistikoa eskainiz.

Getxoko Flyschak Punta Begoñako galeria bitxiak bisitetako aukerea eskaintzen dau, Ondare Iberikoaren Saria (epaimahaiaren sari berezia) irabazi dabe 2025eko abenduan Sintran (Portugal) egin zan AR & PA Kultura Ondarearen Bienal Iberikoaren arloan. 

Surfaren Herrien Sarea

Sarea 2022an sortu eben eta Getxo horren parte da, Ferrol (Galizia), Carballo (Galizia), Castrillon (Asturias) eta Ribamontan al Mar (Kantabria) eskualdeko udalen mankomunidadeagaz batera. Aliantza estrategikoa eta mugabakoa da, helburu dauna herri horreetan surf turismoa modu jasangarrian eta profesionalean bultzatzea.

Getxoren kasu zehatzari jagokonez, Ignacio Uriarte Turismoko zinegotziak FITURen zehaztuko ditu landutako oinarrizko jarduerak, NextGenerationEU funtsakaz finantziauta:

• Gobernantzea. Parte hartzen daben udalerrietan surf araudia barrikusteko batzordeburu izan da Getxo.
• Barrikuntzea. Getxok Getxo Itsas Hub ekintzailetza zentroa dauka.
• Eragin soziala. Silver segmenturako eskolea eta surf sensibilizazino-programak egin dira.
• Lurralde-sinergia. Nabarmentzekoa da sareko kide bakotxak espezialidade bat emonn dauela (irisgarritasuna, erreserba naturalak, lehiaketea) estaduan bikaintasuneko produktu turistiko bat
sortzeko.
• Etorkizuneko ikuspegia. Beste eragile batzuk gonbidaduko dira proiektu hau tokiko garapenerako tresnatzat hartu deien, aberastasun ekonomikoa sortzen dauen bitartean ondare naturala babesten dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu