Begiratzeko eta ikututeko obrak Bilboko Arte Ederretako Museoan
2026-01-20 08:30 KultureaAukeratutako obrea Luis Meléndezen Bodegoia gerezi-plateragaz, alberretxikoakaz eta pitxerra da.
Irisgarritasun bisualerako programa aurrendariaren ekimena martxan dago; aurten, Luis Meléndez margolariaren Bodegoia gerezi-platerragaz, alberretxikoakaz eta pitxerra lanari eskainitako ikututeko panel barriagaz.
Erresoluzino handiko argazki baten eta erliebedun erreprodukzino baten bidez, Estudios Durero enpresa bizkaitarrak landutako teknologiari esker, pinturea esperientzia berezi bihurtzen da, ikusmen-urritasuna daben personentzat eta ikasgelarako pensauta, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen dan audiogideagaz batera.
2012tik, 16.000 persona baino gehiagok eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 82 ikastetxek hartu dabe parte Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako ibiltaritza-programan; 2026an, barriro be Bizkaia zeharkatuko dau urtarriletik bagilera.
Erakusketearen babeslea: Fundación Iberdrola España.
Kontuak kontu, aurkezpenean izan dira Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendaria; María Victoria Antoñanzas, Hezkuntza Saileko burua; Ana Inda, Ikusmen-desgaitasuna daben Bizkaiko Ikasleen Hezkuntza Inklusinorako Baliabideen Zentroko (IBT-CRI) zuzendaria: eta Jaime Alfonsín, Iberdrola España Fundazinoko presidentea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
