Euskal Herriko mendi-moltsoen izenak arautu ditue
2026-01-19 13:26 KultureaKonsultau hemen.
Arauko sarreran, mendi-moltsoen izenen ezaugarri nagusiak deskribiduten dira, baita izenak arautzeko erabilitako erispide nagusiak be. Beraz, euskal mendi‑moltsoen izenen tradizinoaren barri emoten da eta izaera morfologikoa eta jagozkion izen generikoak zein diran zehazten da jarraian. Horreezaz gan, mendi-moltsoen izenen berezitasunak eta aldaerak aitatzen dira.
Ondoren, izenak emoten dira, taula batean zerrendatuta. Lehen zutabean, mendi‑moltsoak euskeraz identifiketako proponiduten diran izenak agiri dira. Mendi-moltso bakotxerako proponiduten diran aukerak (osoa, hedatua, sinplea) zehar-marraz agiri dira.
Bigarren zutabean, mendi-moltso bakotxari esleitzen jakon generikoa agiri da. Izen generiko hori hizkuntza estandarrari jagokio eta, zelabait, mendi-moltso bakotxaren sailkapen formala emoten dau aditzera.
Hirugarren zutabean, mendi-moltsoa non dagoan adierazoten da: lurraldea.
Zerrendeaz gainera, arauak badau Euskal Herriko mapa fisikoa be, zerrendan agiri diran mendi-moltso guztiak euren kokalekuan erakusten dituana, erabiltzaileak jakin deian non dagoan bakotxa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
