Amaia Apalauzak itzulia, Nuria Cadenes idazlearen 'Guillem' liburua gaur protagonista Arizkunen

Bizkaie! 2026-01-19 09:19   Kulturea

XII. (H)ilbeltza, urtarrilaren 19tik 25era Baztanen.

Nuria Cadenes idazlearen 'Guillem'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal literatura baltza sustatzeko asmoa dauen (H)ilbeltza Jaialdia hemen da. Beka deialdian, Friedrich Dürrenmatt idazlearen Das Versprechen eleberriaren itzulpena egin beharko da. Halanda ze, parte hartu gura dauenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko dau. Bekea 6.000 eurokoa izango da eta zati bitan emongo da. Laginak 2026ko martiaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Apirilaren 29a baino lehen jakingo da bekearen irabazlearen izena.

Kontuak kontu, 2027ko urtarrilean argitaratuko da Gaizka Sarasolaren eleberria, Mug(H)erri I izeneko proiektuagaz igazko bekea irabazi eta gero.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu