2026ko Arabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 7an hasiko da Oionen
2026-01-19 08:10 BertsolaritzeaMartiaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan.
Ezer baino lehen, zehaztu dabe 1982an jokatu zala lehen Arabako Bertsolari Txapelketea, orain 42 urte. Urte honeetan guztietan Arabako bertsogintzeak egindako bidea azaldu dabe eta txapelketek egindako geldiuneak aitatu dira: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketea, 1990ean Prudentzio Deuna sariketea, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketea. 2026koan be, bide beretik jarraitu nahi da alkarregaz eregiten segiduteko.
Kontuak kontu, Egoitz Iradier Alkarteko sustapen arduradunak eta Uxue Diaz de Cerio sustapen eragileak izan dira hizlari txapelketearen aurkezpenean: Txapelketako lehenengo faseko lehen saioa zezeilaren 7an jokatuko da, Oiongo Bazterra Aretoan. Eta martiaren 28an amaituko da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid Aretoan. Hiru saio lehen fasean, finalaurreko bi eta finala. Lehen faseko saioak: Oion, Laudio eta Izarran. Finalaurrekoak: Dulantzi eta Aramaion eta finala, Gasteizen.
Txapelketeak ondoko egiturea izango dau: Arabako 18 bertsolarik kantauko dabe, besteak beste, Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio); Asier Otamendi Alkorta (Urretxu); Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko): Felipe Zelaieta Txurruka (Eibar): Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria); Aramaioko Martin eta Peru Abarrategi anaiak; eta Maddi Agirre Epelde (Gasteiz).
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantau eta izena emon daben 4 finalistek gehi 2025eko udagoieneko sailkapen fasean saio bakotxeko irabazleak eta puntuazinoaren arabera lehenengo 14ak. Danetara, 18 bertsolari ozango dira lehen fasean, 12 bertsolari finalaurrekoetan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakotxak behin baino ez dau kantauko fase bakotxean. Lehen fasea eta finalaurrekoak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.
Txapelketan Arabako 9 epaile ibiliko dira, 11 gai-jartzaile taldean gaiak sortuko dituenak eta euretako 5 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dabenak.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dira eskuragarri urtarrilaren 22tik aurrera.
Arabako Bertsolari Txapelketearen jarraipena Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus eta sare sozialetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
