'Los angeles de Sabin' antzezlanak ekingo deutso 'Antzerkia bultzatuz' ekimenari

Bizkaie! 2026-01-16 09:41   Kulturea

Iurretako Udalak Antzerkia bultzatuz ekimena aurkeztu dau.

Oskar Koka, Iurretako alkatea; Zorione Fundazuri, Herritarren Batzordeko presidentea; Charo Fradejas, Anderebide Alkarteko kideak; eta Pilar Jiménez, Kultura Saileko arduraduna. | Ikusi handiago | Argazki originala

Kalez kale jaialdia sendotzea eta ezagutarazotea lortu dabe. Orain, barriz, udalaren erronkea aretoko antzerkia jorratzea eta bultzatzea da.

Zorione Fundazuri, Herritarren Batzordeko presidenteak, ondokoa adierazo dau: orain 12 urte hasi ginan, Anderebide Alkarteagaz batera, kultur etxeko antzerkiaren programazino finkoa barritzen. Betiko lez, iurretarren erantzuna oso ona izan da eta hori eskertzekoa da. Aurton, 12. edizinoa egingo dogu eta espero daigun upealakoa izatea barriro be.

Guztira, 9 ikuskizun atondu ditue urtarriletik bagilera bitartean. Aretoko programazinoa sustatu gura da, baita herritar guztiei hurreratzea be. Horreezaz gan, euskerazko produkzinoak bultzatuko dira.

Sarrerak Ibarretxe Kultur Etxean egongo dira salgai, 3 euroko prezio sinbolikoan helduentzat eta euro bateko prezioan 18 urtetik beherakoentzat.

Programazinoa 

  • Urtarrilak 23: Los angeles de Sabin. Luna Llena.
  • Zezeilak 6: Ellas de oro. Proyecto Cultura - La Líquida.
  • Zezeilak 20: Zaintzaren dantza. Eidabe.
  • Martiak 6: Bizi bizi zirkua. Kiki eta Koko Pailazoak.
  • Martiak 13: Descoseme las alas. Navarra Producciones.
  • Apirilak 17: Abduzioak, ke barbaridad!. Arrapaladan.
  • Maiatzak 8: Bizia lehoi erregea. Navarra Producciones.
  • Maiatzak 22: El encargo. La Red Teatro.
  • Bagilak 5: Como la vida misma. La Sombra Teatro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu