'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' filma gaur, hilak 16, ikusgai
2026-01-16 08:28 ZinemeaFilm belgikarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film belgikarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.
Sinopsia
Oilaskoerbi itzuli da. Joandako denporeari buruzko sekretua ezagutzera emongo da; halanda ze, heroiak eta haren lagunek abentura epikoari ekingo deutse, euren espeziea salbetako ahalmena dauen marmota misteriotsua topetako. Baina abentura horretan konturatuko dira ez dirala marmotearen magia eskuratu gura daben bakarrak.
Proiekzinoak
Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Golem Alhondiga (Bilbao), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), SADE Príncipe (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako: Ochiren legenda eta Baba Yaga.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
