2026/01/16 - 2026/02/08
Leioako Kultur Aretoan. | Erakusketak'Bizkaiko Musikari Tradizionalak'.
Itxartu Euskal Dantzari Taldean, euskal jantzak eta musikak lantzen dituan taldea izanda, euskal folkloreko jantza eta doinu tradizionalak zabaltzea eta gordetea da helburu nagusia, euskal izaerearen adierazgarri nagusienetakoa diran neurrian. Bai eta arlo horreetan azpimarratzeko izenak eta eragileak izandakoak eta diranak nabarmentzea be.
2024. urtean, XX. mendean Bizkaian izan doguzan musikari garrantzitsu batzuen ekintza nagusiak ikertu eta batu doguz, euren nondik norakoak Bizkaiko hainbat herritan azaldu eta zabaltzeko.
Ordutegia
Astelehenetik barikura 10:00etatik 20:00etara. Zapatu eta domeketan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Sartzea: Doban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
