Gaur, hilak 15, Dani Hernandezek 'Córdoba Drone' aurkeztuko dau
2026-01-15 09:34 KultureaArratsaldeko 19:00retan, Azkuna Zentroan.
Gaur, hilak 15, Dani Hernándezek Córdoba Drone lanaren bersino ibiltaria aurkeztuko dau Azkuna Zentroan, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan.
Córdoba Drone, site-sensitive pieza eszenikoa da. Isaac Albénizen Córdoba berraztertzen dau, begirada personal eta garaikide bategaz. Lanak akordua eta presentzia buztartzen ditu. Arretea eskatu beharrean, lanak konbit egiten deusku kontenplazino isil eta hipnotikoa egitera. Iraupen luzeko praktikek eta jantza ezaren estetikak eraginda, pasauaren eta etorkizunaren, tradizinoaren eta esperimentazinoaren arteko espazioa bizi da.
Auditorioan, ikusleek lagun egingo deutse artisteari, Alhóndigako eguneroko paisajean eta espazioan egingo dauen ibilbidean, bidaia hipnotikoa sortuz, musikearen, mobimenduaren, arkitekturearen, paisajearen eta personen bidez.
Lana erabagi batetik dator: tarteko espazioetan ibiltea. Giro hipnotiko batek besteratu egiten dau arretea gorputzetik eta paisajearen barruan jarten dau ardatz nagusia. Konbit egiten dau silueta batean, jantzien tolesturan edo zehetasunean gelditzeko eta horreek pieza osoan zelan jarten diran deskubriduteko.
Kontuak kontu, Dani Hernándezek aukerea emoten dau gure pensamenduan sartzeko; ingurunearen plastikotasuna ikusi eta piezan jarteko hain zuzen be.
Eskuratu sarrerak hemen.
Dani Hernández
Sortzaile bezela, Abraham Hurtadogaz (AADK SP) ibili zan alkarlanean 2013tik 2024ra. Orduan, ikerketa-etapea jarri eban martxan eta ikus, soinu eta performance-esperimentazinoko prozesuetan parte hartu eban.
Sorkuntza garaikidera hurreratzen da tradizinotik, ia antropologikoa dan ikuspegi bategaz. Hori argi sumetan da Córdoba Drone (2022) lanean. Bilbora heldu zanetik (2018), Koldo Arostegi eta Cristina Gómezegaz ibili da Dance is my Heroine lanean, baita Alberto Alonsogaz Sudar Folklore lanean, zuzendaritza-laguntza, dramaturgia, espazio eszeniko, soinu-espazio, aholkularitzea eta/edo koordinazino teknikoko prozesuetan lagunduz.
Horreezaz gan, laguntzen ibili da 2025ean estreinautako Cristina Gómezen Bailar o morir, una cuestión de tiempo izeneko prozesuan, baita 2026an estreinaldia izango dauen Raíra do Santosen prozesuan be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
