Bizkaiko Foru Jauregiak 10.000 bisitari jaso ditu
2026-01-15 08:22 KultureaHaren 125. urteurrenean bisita-errekorra gaindituz.
Bizkaiko Foru Jauregiak parte-hartze arrakastatsua izan dau 125. urteurrenean. Halanda ze, 2025ean, 9.994 personak bisitau eben eraikin enblematiko hori, hau da, aurreko urtean baino % 41 inguru gehiago (7.078 bisita). Kopuru horrek maximo historikoa jarri dau barriro be eta agirian itxi dau zelako harrera ona izan dauen.
Ekimenen artean, Bilboko Abesbatza Alkarteagaz eta BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz batera atondutako bisita musikatuak nabarmendu ziran. Halanda ze, zemendian eta abenduan, 667 persona batu eta programautako saio guztiak bete zituen.
Jatorriari jagokonez, bisitari gehienak Bizkaikoak izan ziran (% 84 inguru) eta, ondoren, Estaduko gainerako lurraldeetakoak (% 8) eta atzerrikoak (beste % 8 bat). Presentzia handiena izan eben herrialdeen artean, Frantzia, Italia eta Alemania nabarmentzen dira.
Ikastetxeek (150 persona) eta alkarteek (144 persona) be izan eben parte-hartze nabarmena. Holan, sendotu egin da Foru Jauregiak dibulgazinorako eta herritarren topaketarako espazio bezela dauen zeregina.
Hizkuntzeari jagokonez, gaztelania izan zan eskatuena (% 74) eta, ondoren, euskerea (% 17) eta ingelesa (% 9). Beraz, eutsi egin jako eskaintza hirueledunari, publiko mueta guztiakana heltzeko.
Bisitak doban
Aurten be, astelehenetik barikura eskainiko dira bisitak, gehienez 20 laguneko taldetan. Aukerea egongo da euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez edo italieraz egiteko. Doban dira eta, erreserbak egiteko, www.bizkaia.eus webgunera, 946083537 / 673000238 telefonoetara edo bisitak@bizkaia.eus helbidera jo daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
