2026ko Tene Mujika bekea emon barik ixtea erabagi dau epaimahaiak
2026-01-15 08:14 KultureaKristina Berasain, Eneko Bidegain eta Cira Crespo izan dira epaimahaikide.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak atontzen dabe eta Euskal Herriko hurreko historiaz idatzitako lanak saritzea dau helburu. Zazpi proiektu aurkeztu dira aurten baina guztiei bakotasunak ikusi deutsee epaimahaiko kideek.
2026. urteko Tene Mujika bekeak ez du irabazlerik izango, Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak erabagita. Zazpi proiektu aurkeztu dira deialdira eta, epaimahaiaren eretxiz, danak ziran, printzipioz, interesgarriak, baina danek eben bakotasunen bat. Horrenbestez, bekearen prestigio edo ospeari eusteko, aurten ez da bekarik emongo.
Bekeari esker argitaratutako azkeneko lanak Jon Artanoren Juana, Alaitz Melgarren Josefa, neskame eta Mikel Sotoren Mirande, herriminez, ezin-minez izan dira. Azken hori pasa dan zemendian aurkeztu eban Sotok Donostian.
Igaz Iñaki Sagarnak eta Lander Aranberrik irabazi eben saria. Euskal Herriak Israelegaz izan dauen jarrerearen bilakaerea aztertzea da euren asmoa eta orain dabiz lana amaitzen. Ezusterik ezean, aurten argitaratuko dau liburua Elkarrek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
