Gabriel Aresti Lehiaketan parte-hartzeko epea edegi dabe
2026-01-14 08:17 KultureaMartiaren 30ean zarratuko da.
Bilboko Udalak edegi dau daborduko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen 43. edizinoaren originalak jasoteko epea. Lehiaketea 2025eko martiaren 30ean amaituko da.
Modalidade bietarako deialdia egin da: euskerea eta gaztelania. Saridun bakotxak 3.500 euroko laguntzea jasoko dau eta 1.750 euroko akzesit bi emongo dira, lanak argitaratzeaz gan.
Kultur ekimen horrek helburu bi ditu: alde batetik, literaturearen sorkuntzea sustatzea eta, bestetik, euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazoten laguntzea.
Lehiaketea, 18 urtetik gorakoak diran edozein nazinotako idazleentzat zuzenduta dago. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzetatik kanpo itzulita dagozan lanak ezta lehendik sarituak izandako kontakizunak be. Gehieneko luzerea hamabost orritakoa izan behar da (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurria) eta 1,5eko tartekoa lerro bakotxeko. Gaia librea izango da.
Modalidade bakotxak bere epaimahaia izango dau, literatura arloko persona ospetsuek beteko dabena. Parte-hartzaileek martiaren 30era arte izango dabe ipuinak formatu digitalean aurkezteko aukerea udal webgunean.
2025eko edizinoa
Aurreko deialdian, Manuel Crespok Tanta agua ipuinagaitik eta Ugaitz Agirrek Azalpena lanagaitik jaso zituen sariak, gaztelaniazko eta euskerazko modalidadeetan, hurranez hurran.
Gaztelaniazko akzesiten irabazleak, barriz, Pablo Escuderoren Una cinta de Camarón y otra de Calamaro eta Andrés J. Sebastiánen Los respetuosos izan ziran. Euskerazko modalidadeari jagokonez, Ariane Kamiok (Efimero) eta Karmele Mitxelena Etxebestek (Ezer ez) irabazi eben saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
