2026/01/15 19:30

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. | Antzerkia

'El efecto welcome'. TEATRO FORO

19:30

Gentrifikazinoari, turismoari, auzoetako urigintza-birmoldaketei eta beste hainbeste gai jorratzen ditu Foro Antzerkiaren antzezlanak: auzotar talde bat bizi diran eraikina erosi gura daben funts putreen etorrerari aurre egiteko atontzen da. Erosketa uriaren erdigunea birmoldatzeko prozesu baten parte da eta alokairuaren prezioak igotzea, nahitaezko desplazamenduak, jabeen presinoak, etxegabetzeak eta bizitza errotik aldatuko daben turisten etorrera eragingo ditu.

Foro Antzerkiak publikoaren parte-hartze aktiboa eta pensamendu kritikoa sustatzen dau, benetako arazoei sormenezko konponbideak topetea erraztuz.

Oholtza gainean Leire Ormazabal, Nagore Cenizo-Arroyo, Itxaso Gil, Markel Vázquez, Alazne Astorga eta Arnatz Puertas izango dira.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu