Francesca Ferlaino '2025. urteko zientzialari' izentau dabe
2026-01-12 13:31 KultureaAustriako Zientzia eta Hezkuntza Kazetarien Alkarteak.
Francesca Ferlaino fisikarako jaio dala emoten dau. 2012an munduko lehen erbium atomoaren Bose-Einstein kondensazinoa lortu eban, ordurarte ia esplorau bako espezie atomikoa eta aparteko propiedade magnetikoak dituana. 2018an erbium eta dysprosium atomoen lehen fusino kuantiko dipolarra lortu eban. 2019an materiaren egoera barria sortzeko gai izan zan, supersolido izenekoa. 2021ean estadu supersolidoak dimensino bitan zehar sortu zituan.
Azken 20 urteetan, Innsbruckeko Unibersidadeko Fisika Esperimentaleko Sailean egin ditu ikerketak. Innsbruckeko Austriako Zientzia Akademiako Optika Kuantikoaren eta Informazino Kuantikoaren Institutuko (IQOQI) zuzendari zientifikoa da 2014tik. Gainera, Ferlaino DIPC erakundera batu zan atomo ultrahotzen teknologia kuantikoen laborategi barria diseinau eta gidatzeko. Laborategi hori Eusko Jaurlaritzakp Zientzia, Unibersidade eta Barrikuntza Sailak finantziatako DIPCren eraikin barrian kokatuko da.
Emakumeek eta genero-gitxiengoek zientzia kuantikoetan parte-hartzearen alde egiten dau. Atom*innen izeneko webgune interaktiboa sortu eban, fisikan genero-gaiak lantzeko espazio digital bateratu eta nazinoartekoa eskaintzeko asmoz. Bertan, emakumeek eta genero-gitxiengoek euren esperientziak partekatzeko, aholkuak topetako eta lankidetzan ibiltzeko gune dinamikoa deien.
Austriako Zientzia eta Hezkuntza Kazetarien Alkarteak Francesca Ferlaino 2025. urteko zientzialaria izentau barri dau laborategian eta handik kanpo egindako ekarpen bikainagaitik.
Francesca Ferlainok ondokoa adierazo dau: ohore handia da niretzat sari garrantzitsu hau jasotea. Beti pentsau izan dot zientzia ez dala ahalegin bakartia, partekatutako ondasuna baino. Arabere gehiago, haren balioa handitu egiten dala ezagutzak alkar-trukau eta komuniketan diranean. Sari horrek autortza berezia egiten deutso gainera zientziaren komunikazinoak dauen garrantziari eta ikerketak gizartearentzat esanguratsuak izan daitezan harek dauen papelari. Harro nago, nire lanaren bidez, oinarrizko zientziaren garrantzia modu zabalagoan ulertzen lagundu ahal izan badot.
DIPC erakundeko zuzendari Ricardo Díez Muiñok sari horren garrantzia nabarmendu dau: izugarri pozten gaitu autortza horrek, Francesca Ferlaino Europako fisika kuantikoko zientzialari nagusietako bat dala berresten dau-eta. Harro gagoz, teknologia kuantikoen laborategi barria jorratzeko aukerau gaitualako.
Francesca Ferlaino biografia
Ferlainok fisikako ikasketak egin zituan Napoliko Federico II Unibersidadean eta 2004an doktoratu zan Florentziako Unibersidadean eta Espektroskopia Ez-linealerako Europako Laborategian (LENS). 2006an, doktoratu ondoko ikertzaile bezela joan zan Innsbruckera, Rudolf Grimm, 2009. Urteko Zientzialari Austriarraren ikerketa-taldean lan egitera. Start Sari bati eta ERC (Europako Ikerketa Kontseilua) Start Grant bati esker, 2009an bere ikerketa-taldea sortu eban. 2014an, Francesca Ferlaino fisika esperimentaleko katedraduna konbertidu zan Innsbruckeko Unibersidadean. Harrezkero, Austriako Zientzia Akademiako (ÖAW) Optika Kuantikoaren eta Informazino Kuantikoaren Institutuko (IQOQI) zuzendari zientifikoa be izan da, Innsbrucken. 2021ean, Austriako Zientzia Akademiako (ÖAW) kide hautatu eben eta 2024an DIPCra batu zan, Donostian atomo ultrahotzen teknologia kuantikoen laborategia sortzeko helburuagaz.
Azken urteetan, ERCren beste beka bi eta sari eta bereizgarri entzutetsu ugari jaso ditu, besteak beste, Erwin Schrödinger Saria, Feltrinelli Saria, Alexandro-txantrea-Humboldt katedrea, Innsbruckeko Udalaren Zientzia Saria, Ignaz L. Lieben Saria eta Fisika Esperimentalaren Fritz- Kohlrausch Saria. 2025 Kuantikaren Nazinoarteko Urteko UNESCOren Batzarrak be Quantum 100 zerrendan sartu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
