Urtarrilaren 15ean amaituko da aurtengo Laburbiran lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2026-01-12 12:27   Zinemea

Martiaren 1etik 29ra egingo da Laburbiraren 2026ko edizinoa.

Laburbira, euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitoa da eta aurten bere 23. edizioa beteko du. Helburu nagusi bi ditu Laburbirak: euskal zinemagintza hauspotzea eta zinemagileei euren lanak erakusteko aukerea emotea eta herritarrei euskeraz sortutako film-laburrak ezagutarazotea.

23 urteotan bide arrakastatsua egin dau Laburbirak eta euskal zinemagintzearen erreferente bihurtu da, izan be, zinema produkzinoa izatez da jarduera korapilotsua eta garestia. Ondorioz, film-laburren sorkuntzea da zuzendariek zinemaren industrian hasteko daben modu bakarra. Esangura horretan, Laburbirak berebiziko garrantzia dau autoreei eta euren lanei ikusgarritasuna emoteko orduan, eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen dauen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan be eragiten dau. 2025eko edizinoan, esaterako, 54 herritan atondu ziran proiekzinoak, urtetik urtera hazten doan egitasmoa dala berretsiz.

Aurtengo Laburbira martiaren 1etik 29ra egingo da, 2026ko Korrikaren atarian, eta bertara aurkeztu nahi daben sortzaileek urtarrilaren 15arteko epea izango dabe lanak aurkeztu eta izena emoteko.

Laburbiran parte hartzeko film laburrak euskeraz sortutakoak, 2025ean produzidutakoak eta 25 minututik beherakoak izatea nahitaezkoa da.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu