Telmo Iruretak inaugurau dau Durangoko San Agustin Kultur Guneko denporaldia

Bizkaie! 2026-01-12 10:13   Kulturea

Sabes que las flores de plástico nunca han vivido, ¿verdad? komediagaz.

Arantza Arrazola, Paule Sánchez eta Telmo Irureta. | Ikusi handiago | Argazki originala

San Agustin Kultur Guneak 2026ko urtarriletik maiatzera bitarteko programazinoa aurkeztu dau. Aurkezpen-ekitaldian Paule Sánchez Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Arantza Arrazola gunearen koordinatzaileak eta Telmo Irureta aktoreak.

Programazinoak 16 ikuskizun eskaintzen ditu: antzerkia, musikea, jantzea eta familientzako proposamenak. Sarrerak salgai dagoz hemen.  

Paule Sánchez Durangoko Kultura zinegotziak adierazo dauenez: San Agustin Kultur Gunea ezinbesteko kultur gune berezia da, kalidadearen eta hizkuntza aniztasunaren alde egiten dauen programazinoagaz. Durangoko eta inguruko herritar guztiak konbidau gura ditugu eskaintza kultural honetaz disfrutau deien.

Programazinoak euskal konpainien alde egiten dau, besteak beste, ondoko honeek izango dira: Tanttaka Teatroa, Hika Teatroa, La Mapatxa Teatroa, Erika Olaizola & Xanti Agirrezabala, ATX Teatroa eta Bogoroditse.

Euskal Herritik kanpoko konpainiak be izango dira, esaterako Xirriquiteula Teatre Laika obreagaz (familia ikuskizuna); Nacho Diago Magoa aLUZina lanagaz; Isabel Vazquez koreografoa Zambra de la buena salvaje filmagaz; eta La Locquace Cía konpainia hispano-frantziarra VIVA! taldeagaz, diktadura frankistan feminizidioa jorratzen dauena objektuen eta umorearen bidez.

Familiek, bestalde, Semaforoa (Logela Multimedia), Zepo Zapo (Markeliñe) eta Kimu (Marie de Jongh) izango ditue ikusgai, 4 edo 7 urtetik gorakoentzat. 

Musika arloan, Glossaria nabarmentzen da, Bogoroditse abesbatzaren proiektua, XVI. mendeko pidgin euskal-islandiarra oinarri hartuta musika eta historia hartzen dituana.

Martiaren 7an Hiruzulo Folk Jaialdiaren IV. edizinoa egingo da, Jaizale alkarteagaz batera, Arineketan & Haatik Dantzagaz eta musika tradizionala, jantza garaikidea eta uriko estiloak buztartzen dituan Zaharrak Berri proposamenagaz.

Aste Santuan zehar, apirilaren 3an, Tontolapiko Eguna kale antzerkiaren maratoiaren edizino barria egingo da, egun osoan zehar doban sartzeko aukereagaz.

Egitaraua maiatzean amaituko da antzerki amateurreko proposamen bigaz: Ezer ez delako amaitzen, eskualdeko bost institututako ikasleek sortutako memoria historikoko obrea; eta, Elorrioko Arrapaladan Antzerki Taldea emakumezko taldearen Adjudikazioa, ke barbaridad!.

Udalak eta San Agustin Kultur Guneak gogorarazo dabe bazkideen urteko izen-emote kanpaineak martxan jarraitzen dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu