2026/01/16 - 2026/02/27
Bilboko Desio Artspacen. | Erakusketak'Zirrikituak uretan'. AITOR RENTERIA
-
Desio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten dau, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketea, urtarrilaren 16tik zezeilaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dana. Inaugurazinoa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistearen presentziagaz.
Aitor Renteriak, bere lan-ildo barrienetik, ura aztertzen dau atari eta eraldaketa espazio bezela. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak arrakalak sortzen ditue, eta, horreen bidez, denporea eta memoria iragazten dira.
Pinturearen, degradaduen eta metakrilatoaren bidez, ikusten danaren gainazalaren azpian taupaka dagoan horretan begiradea geratzera gonbidetan gaitu erakusketeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
