2026/01/23 20:00

Basauriko Social Antzokian. | Antzerkia

'7 urte'. VIDANIA TEATRO.

20:00


7 Urte
filmaren eta antzezlanaren euskerazko egokitzapena barikuan, urtarrilaren 23an, estreinauko dabe. Antzezlan hau Agurtzane Intxaurragak zuzentzen dau (Teresa eta Galtzagorri, Animazinoko Pelikula Onenaren Goya sarirako izentautakoa), Vidania Teatrok produziduten dau, eta Kandido Uranga (Heroiak, Maspalomas), Jon Olivares (Patria, Altsasu), Iñigo Gastesi (Gelditasuna ekaitzean, La infiltrada), Dorleta Urretabizkaia (Hil Kanpaiak) eta Aitor Beltran (Gelditasuna ekaitzean) dira protagonistak.

7 Urte thriller formatuan egindako proposamena da, espazio bakarreko sinpletasunetik ekinez (Madrilgo erdialdeko bulegoa) eta denpora zehatz batekoa (gau batekoa), eta bere indarra testuan eta interpretazinoetan oinarritzen da. Antzezlanean lau bazkideren istorioa azaltzen da, hiru gizon eta emakume bat, eta horreetako batek zazpi urteko kartzela-zigorra onartzea erabagiteko bitartekari baten laguntzea beharko dabe, zor publikoari iruzur egiteagaitik, eta erabagi horrek persona bakotxaren alderik okerrena atarako dau.

Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu