Azken egunak Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela aurkezteko

Bizkaie! 2025-12-18 07:50   Kulturea

Izena emoteko epea, abenduaren 26ra arte egongo da zabalik.

Bilboko Udalak dei egiten deutse edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesionalei eta amateurrei lehiaketean parte-hartu deien. Gainera, aurten, herritarren botoen indarra handituko da epaimahaiak hautatutako 6 kartel finalisten artean erabagiteko. Holan, jentearen botazinoak, modu telematikoan zein aurrez aurre, % 35eko indarra izango dabe kasu bakotxean; eta, epaimahaiaren botoak, barriz, % 30ekoa. Bilboko Aratusteak zezeilaren 12tik 17ra izango dira. 

Parte hartu nahi dabenek lan originalak abenduak 26ko 23:59ak baino lehen aurkeztu daitekez. Aurreko edizinoetan lez, gehienez, lan bi aurkeztu ahal izango ditue parte-hartzaileek eta dibersidadea balorauko da generoa eta sexu-orientazinoa, jatorria eta kulturea, dibersidade funzionala, edadea, klase soziala, gorputz muetea eta bestelakoak irudikatzean, rol eta estereotipoei aurre eginez.

Lanek formatu bertikala izan beharko dabe, 50 cm x 70 cm-koa, eta online aurkeztu beharko dira udal-webgunearen bidez, 2026ko aratusteetako kartelen lehiaketea atalean.

Lehiaketako oinarriak hemen dagoz eskuragarri.

Adimen Artifizialeko tresnak erabili ezkero, horreek zehaztu egin behar dira. Balorazinoari jagokonez, giza esku-hartzea AA erabiltearen ganetik egongo da.

Epaimahaiak 9 kide izango ditu: 5 artearen, diseinu grafikoaren eta inguruko komunikazinoaren munduagaz lotuak; Udalbatzako 3 ordezkari, Jai Batzordeko presidentea barruan; eta Bilboko Konparsen ordezkari 1.

Jenteak udal-webguneko online botazinoan eta aurrez aurreko botazinoan, Abandoko Udaltegian (Barrenkua Kalea, 5) botau ahal izango dau, urtarrilaren 12tik aurrera. Kartel irabazlea aurrez aurreko botazinoa (% 35), online botazinoa (% 35) eta epaimahaiaren erabagia (% 30) kontuan hartuta erabagiko da.

Lehiaketea irabazten dauenak 2.000 euroko saria irabaziko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu