Punta Begoñako areto nagusiko eta sarbide monumentaleko obrei ekingo jake

Bizkaie! 2025-12-17 13:13   Kulturea

Galerien hegoaldeko pabilioi ikonikoaren esku-hartzea be 2026an hasiko da.

Tokiko Gobernu Batzarrak oneretxia emon deutso Punta Begoñako Galerietako areto nagusiaren egiturea berreskuratu eta indartzeko eta bere sarbide monumentala zaharbarritzeko obrak kontratetako prozesuari, Etxebizitza eta Uri Agendako Ministerioaren % 2ko diru-laguntza kulturalen programako behin betiko ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren. Proiektuak hamabigarren puntuazinorik handiena lortu eban Estadu osotik jasotako ia mila proposamenen artean eta lantzeko prozesurako finantziazinoa lortu eban: 769.000 euro.

Era berean, 2026an, monumentuaren hegoaldeko pabilioian be esku hartuko da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko eta zabaltzeko egindako deialdi edegian lortutako finantziazinoari esker, izan be, Punta Begoña Fundazinoak aurkeztutako proiektuak bigarren puntuazinorik onena lortu eban Autonomia Erkidegoko proposamenen artean.

Esku-hartze horreei esker espazio monumentalen dirdirea berreskuratu eta horreen erabilera soziala optimizauko dira, 2025ean galerietan publikoari edegitako ehun jarduera baino gehiago egin ondoren.

Egiturea sendotzea eta zaharbarritze edegia

2021ean Punta Begoña Fundazinoa sortu zanetik, ikusgarriak ez diran baina ondare-ondasun horren egiturea sendotzeko beharrezko eta preminazko obrak egin dira.

Eraikina flyschoide labar baten gainean dago eta horri monumentua josi behar izan jako, mobimentuak ebitetako. Labarraren erresistentzia gitxien daben eremuetan, mikropilotaje konplejuak erabili behar izan ziran eraikinaren zimenduak ziurtatzeko.

Esku-hartze horreen ondoren, Fundazinoaren patronatuaren aurrean zehaztutako ibilbide-orriagaz bat etorriz, 2024. eta 2025. urteetan lan egin da orain martxan jarten diran areto nagusiko, sarbideko eta hegoaldeko pabilioiko obrak egiteko finantziazinoaren kudeaketan: esku-hartze horreek lehentasun teknikoei erantzuten deutse eta monumentuaren azken zaharbarritzearen etorkizuna ikusarazoteko aukerea emoten dabe. Baina, era berean, bidezkotzen dabe eraikinari funtzionaltasun handiagoa emoten, kultura, gizarte eta prestakuntza-erabilerarako aukerak optimizauta2025ean zehar milaka personak hartu dabe parte modu aktiboan Punta Begoñan egindako jardueretan. Orain egingo diran obrei esker, erabilerea ugalduko da, eta herritarren aldetik eten barik jasotako proposamen ugariei erantzun ahal izango jake; zaharbarritze edegiak, dinamika sozialaren bitartez, Punta Begoñaren etorkizuna erakusten dau, dagoeneko gizartearen zerbitzurako ekipamendu zibiko bihurtua, historia, kokapena, arkitektura eta funtzionaltasunagaitik, Fundazinoko buru eta Getxoko alkatea dan Amaia Aguirrek adierazo dauenez.

Sari berezia Ondarearen Iberiar Sarietan

Prozesu integralak, abenduan bertan, Epaimahaiaren Sari Berezia jaso dau Sintran egindako Ondarearen Sari Iberikoetan, Portugalgo eta Espainiako Estaduek banatutako eta aurkeztutako dozenaka aukeren artean hautatutako hamazortzi proiektu finalisten artean.

Nazinoarteko Epaimahaiak Punta Begoñari emon eutson Sari Berezia, honako honeek kontuan hartuta:

  • Tokiko proiektu bati aplikautako barrikuntza, udalerritik harago kokatzea lortu dauena.
  • Memoriaren inguruan egindako lana, biztanleria lehen ofendidutako lekuan sartzea lortu dauena.
  • Ikerketarako, diseinurako eta esku-hartzerako urratsak berreskurapen fisikorako.
  • Hori bizibarritzeko eta herritarrak urtean zehar egindako ehunka jardueretan integretako gaitasuna.
  • XX. mendeko oraintsuko monumentu baten inguruan hainbat erakunde inpliketako trebetasuna, gatxagoa baita monumentu lez autortu eta haren berezitasuna baloretea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu