Borja Macias, EHUko Zientzia Politikoetan doktore eta geopolitikan aditua protagonista
2025-12-17 09:53 KultureaAEBek eta Txinak munduko nagusitasunaren alde daben burrukea ardatz.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Gaurkotasunagaz Topaketak zikloaren beste hitzordu bat hartuko dau gaur, abenduak 17an, eguaztena, arratsaldeko 19:00retan. Jardunaldiaren izenburua El gran juego de la geopolítica - El pulso de Estados Unidos y China por la hegemonía mundial da. Bertan, Borja Maciasek, Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia Politikoetan doktore eta geopolitikan adituak, gaiari buruz dauen ikuspegia azalduko dau, eta Mikel Reparaz kazetariak moderauko dau topaketea.
Sarrera librea da lekua bete arte. Ezin bada bertaratu, jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Borja Macias
Doktorea da Euskal Herriko Unibersidadean El proceso de construcción de la hegemonía China en el siglo XXI tesiagaz eta, beraz, ondo ezagutzen dau Asiako herrialdearen kanpo-politikea. Nazinoarteko hartu-emonetan espezializauta dago eta gaur egungo geopolitikearen analistea da.
Mikel Reparaz
Nazinoarteko Informazino zuzendaria da ETBn eta Informazino Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibersidadean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan ekin eutson ibilbide profesionalari eta urte batzuk geroago Bruselara joan zan korresponsal lanak eiten. Era berean, ordezkari berezi lez lan egin dau hainbat herrialdetan, besteak beste, informazino politikoa eta gatazka belikoak jorratzeko. Reparaz EITBrentzat egon da lanean 2013tik 2020ra. Las grietas de América. Bajo la piel de un país divide filmak Euskadi Literatura Saria jaso eban 2021ean.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko gunea da. Bere helburuen artean literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea dagoz.
Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
