Guggenheim Urdaibai, bertan behera

Bizkaie! 2025-12-17 07:43   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoko Patronatoak aho batez onartu dau proiektuari ezetza emotea.

Museoa Urdaibain handitzeko proiektuari buruzko erabagia jorratu dabeute bilkuran, dagoeneko amaitu egin baita gaiaz gogoeta egiteko epea eta haa behar bezela aztertzeko Patronatuak 2023ko abenduan ezarri eban epea. Mahai gainean dagozan baldintzatzaileak eta lurralde, urigintza eta ingurumen-arloko mugak ikusita, proiektuagaz aurrera ez egitea erabagi dau Patronatuak. Horren ordez, eta 2023ko abenduko bilkura haretan erabagitakoaren harian, datorren 2027–2030 Plan Estrategikoaren barruan bide barriak bilatuko dira hazten jarraitzeko helburuari erantzun ahal izateko, Museoak nazinoartean punta-puntako erakunde kulturala izaten jarraitu daian eta gure herrian be arlo kultural, ekonomiko eta sozialeko motor izaten jarraitu daian.

Urdaibai Memoria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu