Joaquín Achúcarro, 2025eko Uriko Persona Ospetsuen artean

Bizkaie! 2025-12-16 13:28   Kulturea

Pianistea herritarren botoen bidez sartu da ospetsuen zerrendan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Bilboko 2025eko ospetsuei omenaldia egin eta bereizgarria emon deutsee. Izentapen hori Udalak uri osoaren izenean emoten dauen autortza nabarmenetakoa da. Ondoko honeek dira sarituak: Ibon Areso Mendiguren Bilboko alkate ohia eta arkitekto urbanistea; Gurutze Beitia Basterretxea aktorea; Begoña Etxeberria Madariaga soziologoa; Andrés Urrutia Badiola idazlea, notarioa eta Euskaltzaindiako burua; eta, Joaquín Achucarro Arisqueta pianistea. Achucarro, herritarren botoen bidez sartu da ospetsuen zerrendan, aurtengo barrikuntzetako bat.

Udalak ondoko arrazoi honeek argudiatu ditu autortzak emoteko:

  • Ibon Areso Mendiguren: urigintza-arloko eraldaketen eragilea izateagaitik Bilbon.
  • Gurutze Beitia Basterretxea: aktore bezela dauen talentuagaitik, baita bilbotar umore eta alaitasuna transmitiduteagaitik be.
  • Begoña Etxebarria Madariaga: balioakaitik eta Bilboko gazteen enplegua hobetzeko konpromisoagaitik.
  • Andrés Urrutia Badiola: Bilbotik euskerea defendiduteko eta sustatzeko egindako lanagaitik.
  • Joaquín Achucarro Arisqueta: Bilbo munduko agertoki ospetsuenetara eroateagatik eta musikea zabaltzeko eta erakusteko egindako lanagaitik.

Bost izen barri horreek sari hau jaso dabenen zerrendean sartu dira. Oraingoz 128 sari banatu dira, tartean uriaren lau enbajadore.

Sariak Udaletxeko Arabiar Aretoan banatu ditue bart; sarituak eta beste agintari batzuk bertan zirala, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gidatu dau galea.

Bilboko Ospetsuen eta Uriko Enbajadorearen autortzak, Udalak emoten dituan saririk garrantzitsuenetakoak dira, euren ibilbideagaitik uriaren izen ona zabaltzen laguntzen daben erakunde eta/edo personentzat.

Bilboko ospetsuak eta uriko enbajadore

Bilboko Ospetsuen zerrendan 128 persona eta erakunde dagoz, besteak beste: musikariak, kantariak eta konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak eta enpresetako zuzendariak, zentro akademikoak, zinema-zuzendariak eta modako profesionalak, artistak eta jatetxeak.

Zerrenda horretan lau Uriko Enbajadore dagoz: Athletic Club (2012), Guggenheim Bilbao Museoa (2017), Bilbao Orkestra Sinfonikoa (2022) eta orain Bilbao Basket (2024).

  • 2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.
  • 2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.
  • 2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.
  • 2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Elizbarrutiko Cáritas.
  • 2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Aritza Galeria.
  • 2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Rimbombin jatetxea, Sombrerería Gorostiaga.
  • 2007: Farmacia Caballero, Farmacia Pariza, Farmacia Unceta, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.
  • 2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato Fito, Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.
  • 2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz ikastetxea, Bilboko kidego kontsularra, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.
  • 2010: Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.
  • 2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.
  • 2012: Enpresa Ikasketen Unibertsidade Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpi Kaleetako txikiteroak. Athletic Club, 2012ko uriaren enbajadorea.
  • 2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.
  • 2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.
  • 2015: Bilboko Martina de Zuricalday gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.
  • 2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.
  • 2017: Bizkaisida Hiesaren aurkako Bizkaiko Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao. Guggenheim Bilbao Museoa, 2017ko uriaren enbajadorea.
  • 2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.
  • 2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.
  • 2020: Estibaliz Barron Pardo, Fernando Canales Etxanobe, Itziar Lazkano Setién, Arantza Matías Gurrea.
  • 2021: Boni Garcia de Loma-Osorio, Miren Agur Meabe, Fernando Querejeta, Alicia Rueda.
  • 2022: Daniel Innenarity Grau, Iraia Iturregi Sustatxa, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Susana Rodriguez Vicdarte. Uriaren enbajadorea 2022, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
  • 2023: Javier Barroeta, Daniel Garcia, Marta Ubieta, Radio Bilbao.
  • 2024: Inés Anitua Iriarte, José Ignacio Goirigolzarri Tellaeche eta Ernesto Valverde Tejedor.
  • 2025: Joaquín Achucarro Arisqueta, Ibon Areso Mendiguren, Gurutze Beitia Basterretxea, Begoña Etxeberria Madariaga, Andrés Urrutia Badiola.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu