Gongo aplikazino barria sortu dabe Bizkaian
2025-12-16 10:50 KultureaErregaletako modu barriak eta tokiko merkataritzea bultzatzea proponiduten ditu.
Gongo aplikazinoak Gabonetan oparitzeko modu barriak proponiduten ditu, hartu-emon personalak eta ekonomia zirkularra sustatuz. Plataforma mobikorrak iOS eta Androiderako eskuragarri, erabiltzaileei aukerea emoten deutse lurraldeko negozio txikietako produktuak eta esperientziak lagun eta senideei oparitzeko.
Gongo Bizkaian sortutako aplikazino mobikorra da, efrregaluak egiteko eta jasoteko modu barri bat da. Erabiltzaileek tokiko negozioetako produktuak (kafe bat, liburu bat, zerbitzu bat...) erosi eta lagun bati WhatsApp bidez oparitzeko aukerea dabe, modu erraz eta hurbilean.
- Bizkaian sortua: bertako ekintzailetza, bertako jentearentzat.
- Merkataritzeari laguntza zuzena: dendarientzat dobakoa da eta digitalizazinoan laguntzen deutse, kosturik barik.
- Homologatua: Durangon egindako proba pilotu arrakastatsuaren ondoren merkaturatu da, merkatari eta erabiltzaileen onespenagaz.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
