45 konpainia XXVI. Umore Azokan
2025-12-16 09:15 KultureaHorreetatik 18, Euskal Herrikoak izango dira.
Leioako 2026ko Umore Azokea, Leioako Kale Artisten Azokeak, betiko lez udalerria uri-agertoki konbertiduko dau maiatzaren 14tik 17ra. Beraz, Euskadiko eta Estaduko kale arte eszenikoen erreferente nagusietako bat izaten jarraituko dau. Aurten, jaialdiak 45 konpainia batuko ditu jasotako ehundaka proposamenen artetik hautatuak. Angel Ligero diseinatzaile eta margolaria izan da Umore Azokea 2026 kartel-lehiaketako irabazlea.
Parte hartuko daben 45 konpainietatik, 18 Euskal Herrikoak izango dira, Umore Azokearen konpromisoa berresten dabenak, tokiko sorkuntzearen eta inguruko konpainien garapenaren alde. Horreekaz batera, Andaluzia, Nafarroa, Katalunia, Galizia, Murtzia, Gaztela eta Leon edo Valentzia lako autonomia erkidegoetatik datozen 21 konpainia izango dira.
Bestalde, nazinoarteko talde ugari be izango dira jaialdian: 6 konpainia, Europako eta Latinoamerikako herrialdetatik etorriko dira, esaterako, Italia, Frantzia eta Argentina.
Estreinaldiek protagonismoa izango dabe
2026ko edizinoan, erabateko 25 estreinaldi eta 16 lan Euskadin lehen aldiz aurkeztuko dira. Betiko lez, Leioa plataforma konbertiduko da publikoagaz konektau gura daben proiektu eszeniko barrientzat: antzerkia, jantzea, zirku garaikidea, zuzeneko musikea eta arte performatibo esperimentalagoak barruan.
Ikuskizunek formatu ugari izango ditue: pieza estatikoak, proposamen ibiltariak, jantza garaikidea, sorkuntza barriko zirkoa eta diziplinak buztartzen dituen formatu hibridoak. 2026ko Umore Azokak konpainia finkatuak zein proiektu barriak batuko ditu, Leioan ikusgarritasuna eta hazkundea lortzeko aukerea topetan dabenak.
Lau egunez, jaialdiak Leioako plazak, kaleak eta erdiguneko txokoak hartuko ditu, herritarrak eta bisitariak espazio publikoan kulturea bizi deien. Espazioen arteko mobikortasuna erraza eta arina izango da, esperientzia artistiko edegi, familiar eta parte-hartzailea konbertiduz.
Umore Azokeak, gainera, sektoreko profesionalentzako topagune bezela dauen rolari eutsiko deutso, konpainien, programatzaileen eta kultura-eragileen arteko hartu-emonak erraztuz eta kale arteen garapena sustatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
