2025/12/18 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia'Lovesong'.
19:30
Estrenaldia Arriaga Antzokian.
Lantaldea
- Egilea: Abi Morgan.
- Egokitzapena eta zuzendaritza: Sandra Maturana.
- Antzezleak: Kepa Alesso, Itziar Lazkano, Felipe Loza, Itxaso Sanchez.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Eszenografiaren egilea: ATX Teatro, Betitxe Saitua.
- Argiztapenaren diseinua: Fernando Alcauzar, Quique Gago.
- Zuzendariaren laguntzailea: Sandra Ortueta.
- Ikus-entzunezkoen diseinua: Iñigo Cobo.
- Argazkiak: Hodei Torres.
- Produkzioa: Pabellón 6.
- Kolaborazinoa: Arriaga Antzokia.
Abi Morganen Lovesong antzezlana, maitasunaz eta denporaren joana jorratzen dauen istorio hunkigarria. Maggie eta Billyren bizitea dau istorio honek ardatz, gaztaroko pasinoa eta berrogei urte alkarregaz igaro ondorengo isiltasuna. Maggie eta Billy aste erabagigarri baterako prestetan dabizen bitartean, joanaren eta orainaren arteko etenbako nahasketea dago, aurrez aurre jarten diralarik hareen bersino gazteanakaz.
Abi Morgan dramagile eta gidoilari ezaguna da, BAFTA eta Emmy sarien irabazlea. Antzezlan ugari idatzi ditu, baita zinemako gidoiak be, eta telebistarako edo Netflixerako be egin dau lan. Haren lehen liburua, This Is Not A Pity Memoir, bestseller bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
