'Los domingos' protagonista Forque sarietan

Bizkaie! 2025-12-15 07:40   Zinemea

Jose Ramon Soroizek, bestalde, aktore onenaren saria irabazi dau.

Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos lanak fikzinoko film luze onenaren saria irabazi dau. Gainera, Patricia Lopez Arnaizek, emakumezko aktore onenarena jaso dau. Los domingosek urrezko maskorra irabazi eban Donostiako Zinemaldian. 

Bestalde, Jose Ramon Soroiz saritu dabe Maspalomas edadeko personen homosexualidadeari buruzko filmean egin dauen lanagaitik. Horrek be, aktore onenaren saria jaso eban Donostiako Zinemaldian.

Forque sariak Goya sarien atarikoa izaten da. Horrek, 2026ko zezeilaren 28an egingo dira Bartzelonan. 

Saridunen zerrendea

  • Los domingos (Alauda Ruiz de Azua) film luze onenaren saria.
  • Decorado (Alberto Vázquez) animazinoko film onenaren saria.
  • Flores para Antonio (Elena Molina eta Isaki Lacuesta) dokumental onenaren saria. 
  • Angulo muerto (Cristian Beteta) film labur onenaren saria.
  • Jose Ramon Sorioz (Maspalomas) aktore oneren saria. 
  • Patricia Lopez Arnaiz (Los domingos) aktore oneren saria. 
  • Belen (Dolores Fonzi) latinoamerikar film onenaren saria.
  • Sorda (Eva Libertad) hezkuntza eta balioetan oinarritutako film onenaren saria.
  • Anatomia de un instante (Alberto Rodríguez) serie onenaren saria. 
  • Javier Camara (Yakarta) gizonezko interpretazinorik onena fikzinoko serieetan. 
  • Esperanza Pedreño (Poquita fe) emakumezko interpretazinorik onena fikzinoko serieetan. 
  • El cautivo (Alejandro Amenanar) publikoaren saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu