181.183 ikusle izan dira 56 herrialdetako 254 tituluren 666 emonaldietan 73. Donostia Zinemaldian
2025-12-11 12:39 Zinemea2024an, 172.301 ikusle izan ziran; beraz, % 5,15 igon dau ikusle kopuruak.
Zinemaldiak ikusle kopuruan eta akreditatuen kopuruan be gora egin du; azken kasu horretan, laugarren urtez jarraian gainditu dau errekorra, aurten 5.556 laguni emon baiteutse akreditazinoa, hau da, aurreko edizinoan baino % 4,55 gehiagori. Kopuru horretatik, % 43 Industrian akreditautakoak dira (2.411); % 37 filmetako lantaldeetako kideak eta erakundeetako ordezkariak (2.067) eta gainerako % 19, kazetariak eta argazkilariak/kamerariak (1.078). 2025. urtean, 618 komunikabide erregistrau dira, aurreko edizinoan baino ia % 7 gehiago. Horreetatik, 387 espainiarrak ziran, eta 231 beste herrialde batzuetakoak; kopuru horreek % 3 eta % 14 inguruan hazi dira, hurranez hurran.
Inaugurazino-galatik amaierako ekitaldira, Netanyahuren gobernua Palestinan egiten dagoan genozidioaren kontrako protesta baketsuen testuinguru eta bozgorailu izan zan Zinemaldia. Zuzendaritza-batzordeak 73. edizinoa hasi aurretik argi itxi eban bere jarrerea: komunikadu bat kaleratu eban berehala su-etena eta Hamasek bahitu guztiak askatzeko esanaz. Holan, bederatzi egunetan, ekintzaileek nahiz zinemagileek, bai aretoetan, bai aretoetatik kanpo, aldarrikapenak egin zituen.
Bidebakokerien kontrako aurkako jarrera horrek atzera begirako izaerea be izan eban Gazteak, Zinema, Memoria eta Demokrazia zikloaren bidez, Espainiak askatasunean emondako 50 urteak ospatzeko ordezkariagaz batera atondu eban zikloa Zinemaldiak. Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoaren Ministerioaren ekimenak aukerea emon dau joandako denporek orainean eta geroan daben lekuari buruz gogoeta kolektiboa egiteko.
Alauda Ruiz de Azúaren Los domingos filmak irabazi eban Urrezko Maskorra eta barriro be agirian jarri dau zinemea eztabaidarako foroa dala. Horren erakusgarri dira Zinemaldian izandako 213 aurkezpen eta barriketaldiak. Horreez gan, Hizketaldiak saila nabarmendu behar da, besteak beste, Claire Denis, Gia Coppola, Harris Dickinson, Alexandre Desplat eta Alberto Iglesias, eta Joachim Trier batu zituana.
Eta aurreko azterlanetik hamahiru urtera, Zinemaldiak txosten bat argitaratu dau 2025. urtean. Horren arabera, 72. edizinoak, 2024. urtean egin zanak, 47,9 miloe euroko inpaktu ekonomikoa izan eban. Datu horrek agirian uzten du zinemazaleen, prentsa espezializatuaren eta sektoreko industriaren elkargune izateaz gain, Donostia Zinemaldia hitzordu kultural hutsetik harago doan jazoerea dala eta, era berean, uriaren eta lurralde osoaren motor ekonomiko garrantzitsua, inpaktu onuragarria dauena enplegu-sorkuntzan, ospean eta garrantzian.
Zinemaldiaren 2025eko memoria haren webgunean dago eskuragarri gaurtik aurrera. Zifrak, filmen zerrendak, WIPak eta proiektuak ditu eta, gainera, Pentsamendua eta Eztabaida saileko eta ikasturtean zehar Koldo Mitxelena Kulturuneagaz batera atontzen dan Zinemagileen arteko alkarrizketak ekimeneko hausnarketak jasoten ditu. Horreez gan, Z365, urte osoko Zinemaldia arloaren jardueren aitamenak ere jasoten ditu memoriak. 13.000 lagunek ikusi ditue haren emonaldiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
