2025/12/05 - 2026/01/07

Durangoko Museoan. | Erakusketak

‘Harien isla’. IRATI BAZETA.

.

Euskera jentea gaitzat hartuta esku-hartze artistiko bat egitea zan 2024ko Durangoko Azokako Sormen Bekearen deialdiko zeregina. Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi eban, Harien isla izeneko proiektuagaz. Margogintzan oinarrituta dago bere lana; dozena bat pieza sortu eta gaur jarri dira ikusgai Durangoko Museoan (Atartea Gunea), 60. Durangoko Azokearen barruan. Inaugurazino ekitaldian Garazi Arrizabalaga museoko zuzendaria, Gotzon Gomez Gerediaga alkarteko presidentea eta Mireia Elkoroiribe
Durangoko alkatea egon ziran, Bazetagaz batera.

Bazetak azaldu dauenez, margogintzea umetatik landu izan dodana da, eta bekearen deialdiaz jakitean aurkeztea erabagi neban. Gaia dala-eta, euskereari buruz azken boladan hainbat hausnarketa konpartidu dituala nabarmendu dau ilustratzaileak eta ondorioz hainbat galdera sortu jakozala: Nor da euskera jentea? Zer dakar euskera jenea izateak? Ba al dogu euskera jentea garenaren kontzientziarik? Euskeraz bizi edo euskerara heltzeko danok baliabide berak ditugu? Zein egoeratan sentidu dogu hizkuntza estresa? Hainbat
galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu