2025/12/05 - 2026/01/05
Bilboko Casilda Iturrizar parkean. | AzokakBilboko Gabonetako Azokea
-
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, gaur, barikua, abenduak 5, inaugurauko dau Gabonetako Azokea, aurten beste toki batean egongo dana: Casilda Iturrizar parkeko pergolaren eremuan, argi eta soinudun tunelaren inguruan.
Ibilbidean zehar, Alkateagaz batera udalbatza osotzen daben kideak be izango dira, baita azokako etxolez disfrutetako bertara hurreratu gura daben herritarrak be.
Holan, alkateak, udalbatzako ordezkariekaz eta hurreratu gura daben herritarrekiaz batera, Bilboko Gabonetako Merkatua osotzen daben 35 etxolak, foodtrucken gunea eta Casilda Andrearen Baso Magikoan hasiko diran jarduerak bisitauko ditu 19:00retan.


Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
