2025/11/16 - 2025/11/23
Derion. | AntzerkiaNomadak Jaialdia
2025eko zemendiaren 16tik 23ra, Deriok Nomadak Jaialdia hartuko dau, Derio haurtzaroarekin: txotxongiloak, artea eta eskubideak izenpean.
Derioko Udalak eta Emausek atondutako jaialdiak ibiltaldi artistiko eta hezitzailea proponiduten dau txotxongilo-antzerkiaren bidez, umeen eskubideei, sormenari eta kultura-aniztasunari buruz gogoeta egiten daben nazinoko eta nazinoarteko konpainiekaz.
Bederatzi egunez, Derio artea, umetzaroa eta hausnarketarako topagune bihurtuko da, kulturak balioetan hezteko eta umeen eskubideak sustatzeko.
Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.
Programazinoa
- Zemendiak 16: Txo Titelles, Gazta gailetak. 12:00etan. Gurea Aretoa.
- Zemendiak 19: Zurrunka Teatroa, Pulcinella Txio-Txinela. 11:00etan. Emaus, eguneko zentroa (Butron kalea, 7).
- Zemendiak 20: Itzalen Antzerkia Tailerra, Haur Eskubideen Itzalak. 18:00. Gurea Aretoa. Jarraian, Ermelinda Coccia, Live.
- Zemendiak 23: Baruti Puppet Theatre, El Misterio de Oriente. 12:00etan. Gurea Aretoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
