2025/11/13 19:30

Madrileko Euskal Etxean (Jovellanos, 3).

'Hradištko. Txikoria belarrak loratzen ez zirenean'.

19:30

Busturiko Udalak sustatu dau erakusketea, Gogora Institutuagaz (Memoriaren, Bizikidetzearen eta Giza Eskubideen Institutua), Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiagaz eta Euskadi Globala eta Madrilgo Euskal Etxeagaz lankidetzan.

Erakusketa Txekiar Errepublikako Hradištko hiriagaz egindako senidetze-hitzarmenari lotuta dago. Akordioa bakotXaren historia ezagutu eta ulertzeko herri bien borondatean oinarritzen da, baita adiskidetasun eta anaitasun loturak sortzeko be. Erakusketa hau eta Busturia eta Hradištkoren senidetzea bakearen, harmoniaren, alkartasunaren eta etorkizunari begira dagoan proiektu bateratuaren lekuko dira.

Hilaren 13an bertan, 19:30ean, aurkezpen ekitaldia izango da areto nagusian Unai Egia Bizkarralegorraren Y los campos se quedó sin flores, Hradistko K-13 Campo nazi 1945 liburuaren aurkezpen aretoan. Txekiar Errepublikako herri horretako kontzentrazino-esparruan girotutako eleberri historikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu