2025/11/07 20:00

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Lizeoteka. 'EL INFORME AUSCHWITZ'. Peter Bebjak.

20:00

Bigarren Mundu Gerraren amaierearen 80. urteurrena dala eta (1945eko irailaren 2a), Eslovakiak Espainian eban enbaxadore Juraj Tomaga jauna Gernikara etorriko da zemendiaren 7an, Eslovakiako herriaren eta Gernikako herriaren arteko hartu-emonen barri emoteko, herri bi horreek gerraren hondamendia jasan baitzeben.

Protokolozko bisitaz gan, Eslovakiako enbaxadeak El informe Auschwitz filma aurkeztuko dau. Bertan, 1944an Auschwitzetik iges egin eta Eslovakiara bueltetea lortu eben Freddy eta Valter judu eslovakiarren benetako istorioa kontetan da, baita egia ikusi nahi ez eben guztiak konbentzidutek hareen burrukea be.

Filmaren proiekzinoaren aurretik aurkezpen bat egingo dabe Bilboko Ohorezko Kontsul Uztail Rocafort Abando jaunak Eslovakiako enbaxadorea dan Juraj Tomaga jaunak eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño jaunak.

Jatorrizko izenburua: The Auschwitz Report

  • Urtea: 2021
  • Iraupena: 94 min.
  • Herrialdea: Eslovakia
  • Zuzendaria: Peter Bebjak
  • Musikea: Mario Schneider.
  • Generoa: Dramea | 40. Hamarkada. Nazismoa. Holocaustoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu