2025/11/11 11:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. | Antzerkia

'Nor nazen baneki'. ARTEDRAMA + AXUT!

11:00

DBH-ko 3. eta 4. mailarako eta Batxilergorako ikuskizuna.

Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?

Fitxa artistikoa:

  • Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs.
  • Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
  • Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zúñiga.
  • Koreografia: Philippe Ducou.
  • Argiztapena: Acrónica.
  • Musika: Xabier Erkizia.
  • Soinua: Philippe Barandiarán eta Xabier Erkizia.
  • Produkzinoa: Iasone Parada, Argi Perurena eta Mikel Unamuntzaga.
  • Banaketea: Irantzu Azpeitia.
  • Mediazinoa: Arantxa Hirigoyen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu