2025/11/01 19:00
Azpeitiko Soreasu Antzokian. | Antzerkia'Nor naizen baneki'. ARTEDRAMA + AXUT!
19:00
Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsek nortasunaren bilaketeari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dau Artedrama + Axut!.
Nor nazen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zeunke? Bada jakin ondoren damutu danik? Angelu guztietatik nahi zeunke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu barik? Zelan jakin, zinez, zarana zarala? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Zelan jakin nor zaran, ingurune aldakor batean eten barik aldatzen dana bazara? Ez ete da antzerkia barruko indusketarako tresnarik onena?
Fitxa artistikoa:
- Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs.
- Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
- Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zúñiga.
- Koreografia: Philippe Ducou.
- Argiztapena: Acrónica.
- Musika: Xabier Erkizia.
- Soinua: Philippe Barandiarán eta Xabier Erkizia.
- Produkzinoa: Iasone Parada, Argi Perurena eta Mikel Unamuntzaga.
- Banaketea: Irantzu Azpeitia.
- Mediazinoa: Arantxa Hirigoyen.
Erosi sarrerak hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!