'30 Urte Geroago' Erakusketa Ibiltaria: Abando geltokia (1–15) eta Moyua geltokia (16–31)

Bizkaie! 2025-10-14 09:17   erakusketak

Urriaren 1etik 31ra Metro Bilbon.

Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako zinema erakusketearen 30. urteurrena dala eta Metro Bilboko Abandoko geltokian 30 Urte Geroago erakusketea inaugurau da. Proposamen honek hiru hamarkadako historian zehar ibilteko konbita egiten deusku, erakusketako kartel historikoakaz ilustrautako 10 panelen eta audiogiden bidez.

Ibilbide bisual eta narratiboa da, 1996an sortu zanetik gaur egunera arte Zinemakumeak gara!-ren bidea markau daben mugarriak, eraldaketak eta protagonistak gogora ekarten dituana. Kartel historikoen eta azalpen-testu laburren bidez, erakusketeak erakusten dau zelan, hiru hamarkada igaro ondoren, Jaialdiak erreferentziazko gune izaten jarraitzen dauen emakumeek egindako zinema ikusarazo eta ospatzeko.

Erakusketea Abando geltokian izango da urriaren 1etik 15era, eta urriaren 16tik Aurrera Moyua geltokian, hain zuzen be, Metro Bilboko sarearen barruan izaera ibiltariari eutsiz.

Inaugurazinoan honako honeek izan dira: Lide Bidaguren Lopez de Larruzea, Metro Bilbaoko Antolaketa, Bardintasun eta Hizkuntza Kudeaketako arduraduna; Onintze Ituiño de Miguel, Sala BBK-ko programazino arduraduna; eta Ana Gutiérrez, Zinemakumeak gara!-ko zuzendaria.

30 Urte Geroago

Erakusketeak erakustaldiaren memoria berreskuratu eta orainaldiagaz lotzen dau. Panelen bidez, pantailan emakumezko zuzendariei leku bat egiteko asmoz jaio zan proiektuaren lehen urratsak erakusten dira. Proiektu harek, gaur egun, hiru hamarkada igarota, emakumeek egindako zinemearen topaketea, hausnarketa eta ospakizun gune izatea lortu dau.

Ibilbideak Zinemakumeak gara! ekimenaren historiako momentu garrantzitsuenak jorratzen ditu: lehen kartel eta programazinoetatik hasita, Simone de Beauvoir saria finkatzeraino, hainbat zinemagile eta ikusle belaunaldiga konplizidadeak ehundu dituen mugarriak barrubatuz.

30 Urte Geroago ospakizuna da eta, aldi berean, memoria-ariketea: erakustaldiaren parte izan diran emakume guztiak autortu eta pantaila barruan zein kanpoan etorkizun inklusiboagoak irudikatzen jarraitzeko proposamena egiten dau.

Erakusketea Zinemakumeak gara! ekimenaren 30. urteurreneko programazinoaren barruan kokatzen da. Aurten, osogai honeek izango ditu: film luze eta laburren proiekzinoak Bilboko aretoetan,
lantegiak, mahai-inguruak, zinemagileakaz topaketak eta inaugurazino-gala bat. Azken horretan, Simone de Beauvoir eta Bihargi sariak emongo dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu