'Imajinatu etorkizuna, eraiki oraina' Bilbon

Bizkaie! 2025-10-08 10:32   Kulturea

Gaur, urriak 8, da hitzordua.

Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskaltel Fundazioak, Google Clouden lankidetzeagaz, Imajinatu etorkizuna, eraiki oraina izeneko AA lehiaketako I. edizinoko sariak emon ditue. Lehiaketea irailaren 10etik 30era izan da, Inspirazinoz betetako konexinoak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko" gaiaren inguruan. Ekimenaren helburua da ikertzea zelan irudikatu leiken hurbiltasuna, tokiko identidadea eta iraunkortasuna lako balioak telekomunikazinoetan eta artearen arloan emoten diran barrikuntzek.

Museoko, Euskaltel Fundazinoko eta Masorangeko, bai eta Google Cloudeko arte eta teknologia arloko 5 adituk osotutako epaimahai batek aukeratu ditu 3 irudi irabazleak norgehiagokako 10 finalisten artean. Danetara, 353 parte-hartzaile izan dira: 1.408 irudi sortu eta 245 aurkeztu ditue, guztiak Adimen Artifizialaren (AA) bidez sortuak, lehiaketa honetarako propio landutako plataforma baten bidez. Hautaketea egiteko orduan, kontuan hartu dira irudien originaltasuna eta sormena, konposizinoaren balio estetiko eta teknikoa, promptaren kalidadea, adierazkortasuna eta egiturea, eta lehiaketaren gaia eta balioaren ateko loturea. Horrezaz gan, finalisten artean, sare sozialen bidez urriaren 3tik 6ra bitartean egindako herri-botazinoaren bidez hautatutako irudi bat be saritua izango da.

Epaimahaiak hautatutako 3 irudiak ondokoak dira: M4R-I (Irune Lope), Gigantes que sienten (Josu Baranda), eta Recreando el pasado con la tecnología del futuro (Sara Pinto). Azken hau izan da publikoarengandik boto gehien jaso dauena.





Miren Arzalluzen eretxiz, plazerra da guretzat da Euskaltel Fundazinoagaz batera holako ekimenetan parte hartzea, proponiduten baiteusku tresna teknologiko berriak esplorau eta beren sormena mundu fisikotik harago zabaltzeko. Alde horretatik, Museoan Refik Anadol artistearen lan murgiltzaile eta multisensorialaz gozetako aukera eta subertedun gara artea, arkitekturea eta AA buztartzen dituan sorkuntzarik anbiziosuenetako bat nazinoarte mailan, Museoko bisitariak benetan gozeta dagozana.

Best e alde batetik, Nerea Enbeitak adierazo dauenez, Euskaltel Fundazinoan teknologia personei hurbiltzeko gabiz lanean eta gaur egun adimen artifiziala oinarrizko tresnea da barritzeko, prozesuak hobetzeko eta adierazpide barriak edegiteko. AA sektore guztiak eraldatzen dago —sormenaren eta kulturaren mundua— eta ezin gara bazterrean geratu. Iraultza honek zeharkatu egiten gaitu gizarte eta enpresa garen aldetik eta berau ulertzea eta erantzukizunez erabiltea eskatzen dau.

Sariak ondokoak dira: smartphone bat eta adimen artifizialean oinarritutako funtzionalidade aurreratuak, Museoaren Lagun kidetzea urtebetez, online arte-ikastaroetarako dobako sarbidea, Google Nest dispositibo bat, online trebakuntzea AAn, eta Google Cloud Summit 2026ra bertaratzeko konbita (Madrilen, 2026ko maiatzean).

Barrikuntzea eta sormena sustatzeko Guggenheim Bilbao Museoko eta Euskaltel Fundazinoko helburu partekatutik abiatuta, lehiaketa honek erabiltzaileei konbita egin eutsen esploretako zelan zabaldu leikien tresna barriek lengoaia bisuala eta galdera barriak planteau, kasu honetan museoei eta teknologiari buruz. 

Imajinatu etorkizuna, eraiki oraina. Egitaraua

  • 11:30ean, ondoetorria. Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia eta Nerea Enbeita, Euskaltel Fundazinoko Zuzendaria.
  • 11:35 Let's plAI in Euskadi: mapea, aukerak eta etorkizuna. Laura Marrón, BAICeko Zuzendari Nagusia.
  • 12:20 Mahai-ingurua: Ereduak, narratibak eta algoritmoak: nork sortzen du zer?. Parte-hartzaileak: Cristian Bietti (Globant) - AA sortzailean eta eduki bisualen automatizazioan aditua + Diana Núñez Morales (The Clueless) - The Cluelessen sortzaile. Abatar digitalean eta AArekiko narratiba birtualetan aintzindaria + Israel Olalla (Google Cloud) - Customer Engineer Manager. Aditua hodeiko soluzinoetan eta AAren enpresa-aplikazinoetan + David Díaz (Guggenheim Bilbao Museoa) - Garapen digitalen arduraduna. Barrikuntza digitalean eta esperientzia teknologikoan aditua museoan. Moderatzailea: Adrián Bertol, Digital Masorangeko AA Teknologia eta Estrategia Zuzendaria. Estrategia teknologikoan eta AA negozioetan integretan aditua.
  • 13:10 Amaierea. Amndoni Iturbe (Globant).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu