'Bilboko bista' (1700 k.) lanak dagoeneko bere lekua hartu dau

Bizkaie! 2025-10-07 07:45   Kulturea

Bilboko Arte Ederren Museoko 1970eko eraikin barrituan.

Elixabete Etxanobe. | Ikusi handiago | Argazki originala



Urriaren 8tik aurrera, zuzenean miretsi ahal izango dogu, baina ordura arte, ezagutu haren xehetasun guztiak museoaren plataforma digitalean, uriko txoko bakotxa esploretako aukerea emoten baitau.

Horrezaz gan, obrearen zaharbarritze prozesua Jon Apodacaren bideoan ikusi ahal izango dozu, museoaren webgunean.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Foru Aldundiko diputadu nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoko Patronatuko presidenteak zehaztu dauenez, Bilboko Arte Ederren Museoa barriro edegi da, 5.000 m² gehiagoz, artearen adierazpen guztiez gozetako, -Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025- margolari alemaniarraren azken urteetako berrogeita hamar bat artelan bikain dituana, Ibarrola, Okariz, Serra... eta 1700eko Bilbora eroaten gaituen bitxi bat: uriko lehen ikuspegi margotua, -Bilboko bista-.

Museoak 1970eko eraikinera eroango dau bere jarduera publikoa eta erakundeak bost hamarkadatan izandako bizitasuna eta bere proposamenen izaera garaikidea erakutsiko ditu.

Alvaro Líbano eta Ricardo Beascoaren eraikina nazinoarteko mobimentu modernoaren barruan katalogauta dago, eta Mies van der Roheren eragin argia dau. Museoaren lehenengo handitzea izan zan, eta, aldi berean, arte garaikidea hartzeko berariaz diseinautako Espainiako lehen ekipamendu museografikoa. 1970ean inaugurau eben, eta oraintsu erabarritu dabe –Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek proiektautako handitze-planaren barruan–. Hasierako esentzia arkitektonikoa berreskuratu dau eta, aldi berean, funtzionaltasunaren, irisgarritasunaren eta segurtasunaren arloko egungo eskakizunak ditu.

Ondoetorria egiteko, Eduardo Chillida plaza barrituak Burdinaren laudorioa III (1991) dau, BBVAk artisteari eskatuta Bilbori egindako omenezko eskulturea, orain gordailuan itxitakoa. Uriak Bilboko bista (c. 1700) be inspiretan dau, oraintsu eskuratutako margolana, uribilduaren ikonografia modu esanguratsuan aberasten dauena. Eraikinaren beheko pisuan Ataria (bat) erakusketa dago. Bertan, museoak uriagaz eta panorama artistikoagaz lotutako oinarrizko zeregina azpimarratzen daben askotariko obrak eta proiektuak batzen dira. Lehen pisuan Georg Baselitz. Nonahi zerbait. Pinturak 2014-2025 hartzen dau, XX. mendeko bigarren erdiko artista aktiboenetako batek azken hamar urteetan egindako berrogeita hamar lan inguru batzen dituan erakusketea.

Líbano eta Beascoaren arkitektureak, Chillidaren keinu eskultorikoak, Atariko memoriak eta Baselitzen pinturak museoak orainagazko alkarrizketa sendotzen dabe eta urriko bizitza artistikoan eta nazinoarteko testuinguruan dauen rola proiektetan dabe.

Aurkezpenean izan dira: Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Foru Aldundiko diputadu nagusia eta Arte Ederren Bilboko Museoko Patronatuko presidentea; Gorka Martínez, BBK Banku Fundazinoko zuzendari nagusia, ohorezko patroia; Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoko Zuzendaria; Norman Rosenthal, Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025erakusketaren komisarioa; eta Miriam Alzuri, museoko arte moderno eta garaikideko konserbatzailea.

Babesle Nagusia Iberdrola da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu