Histrión Teatrok 'Dysphoria' estreinatuko dau Bilbon

Bizkaie! 2025-10-06 12:45   Kulturea

2025eako urriaren 9an, Azkuna Zentroan.

Trans Legeari eta aniztasunagazko errepestuari buruzko bakarriketea, Dysphoria (Euforiaren kontrako gogo aldartea) fikzinoko bakarrizketea, Gema Matarranz protagonista dauena. Erresuma Batuan jazo barri diran genero-arloko iruzur-kasuak hartzen ditu abiaburu, horri buruzko ezagutzea eta gizarteak egoera horreen aurrean emon leiken erantzuna barrikusteko. 

Maria Goiricelaya antzerkigileak idatzi eta zuzendu dau testua eta kasu horreek aztertzen ditu, holakoen berezitasunek protagonistei eragindako sufrimendua, hutsune legala eta kezka soziala batzea da asmoa. Oihu bat da, ezinbesteko tour de forcé bat, oraintsuko Trans Legearen legezko hutsuneek preminazko urtenbideak behar dituen gizartean, adierazo dau egileak. 

Oraintsu Gaztela eta Leongo XXVIII. Antzerki Ferian gazte eta helduentzako aretoko ikuskizun onenaren saria jasotako lan honek erronka egiten deusku gure paradigmak dudan jarri daiguzan; detonagailu bat da, justiziak zelan funtzionetan dauen pentsetako behartzen baikaitu, eskubideak eta askatasunak danontzat bardinak izan ez daitezan eregita dagoan munduan.

Bera shock egoeran dago. Hamasei urteko alabeak autortu barri deutso ez dala neska, mutila baino. Ez da gehiago izango Alejandra; benetan dana izango da: Alex. Terapia, sensibilizazino-taldeak, ezer ez da nahikoa onartzeko bere alabea ez dala gehiago bere alabea izango; eta ukazinoak, erresistentziak eta frustrazinoak aurrera egingo dabe, aldaketak eragiten dauen mina ahaztu bari.k Halan da be, dana aldatuko da polizia etxera heldu eta Alexi sexu-abusua egitea leporatzen deutsonean. Ezusteko jazoera horrek gure protagonistea bultzatuko dau eromenezko lasterketa bati ekiten, semea ulertzen saiatzeko eta babesteko, zokoratu edo baztertu, suntsitu eta identidadea eta gizaki lez dituan eskubideak ostu nahi deutsozan guztiaren aurrean, adierazo dau Histrión antzerki konpainiak.

Histrión Teatro

Histrión Teatrok 30. urteurrena ospatuko dau antzerki profesionaleko konpainia lez eta, horretarako, antzezlan dokumental baten estreinaldia egingo dau, ikusleei desafio eginez beren paradigmak eta aurreretxiak dudan jarri deiezan, dibersidadea errespetauta.  

1994an Granadan sortu zanetik, konpainiak 23 ikuskizun produzidu ditu. Gaur egun, Histriónek bere bideari jarraizen deutson eta bertan oinarrizko elementu bi dagoz: testua egiturazko elementu lez eta emozinoei eusten deutsen interpretazino-lana, publikoagazko loturea.

Fitxa artistikoa

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: María Goiricelaya.
  • Antzezlea: Gema Matarranz.
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez Candela, Giacomo Giucci.
  • Argien diseinua: Juan Felipe Augustín (Tomatierra).
  • Soinu-espazioa: Ibon Aguirre.
  • Jatorrizko musikea: Ibon Belandia.
  • Produkzioaren zuzendaritza: Histrión Teatro.
  • Produkzio exekutiboa: Nines Carrascal eta Sonia Espinosa
  • Banaketea: Nines Carrascal eta Rocío Pindado (Portal71).
  • Komunikazinoa eta diseinu grafikoa: Divina Palabra.
  • Prensa: María Díaz.
  • Kartelaren irudia: Palen.
  • Lankidetzak: Portal 71.
  • Erakundeakazko lankidetzak: Andaluziako Juntako Kultura eta Kirol Saila – Andaluziako Kultura Erakundeen Agentzia eta INAEM – Kultura Ministerioa.
  • Egonaldian egindako ikuskizuna: Bilboko Azkuna Zentroa, Granadako Fernando de los Ríos de Albolote Kultura Etxea, Granadako Medina Elvira Kultura Etxea-Atarfeko Udala, Granada, Guadixeko Amescuaren Mira antzerkia.
  • Esker onak: Fernando Pérez Serrabona, La Librería de Cabañas de Polendos eta Centro Cultural Pinillos de Polendos, Granadako Fernández de los Ríos de Albolote Kultura Etxeko konpainia egoiliarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu