Martxan da Umore Azokako kartel lehiaketea
2025-10-02 09:42 KultureaLanak urriaren 6tik zemendiaren 10era arte aurkeztu daitekez.
2026ko Umore Azokako kartel lehiaketearen harian, Leioako Udalak adierazo dauanez, edozeinek parte hartu leike. Hori bai, lehiakide bakotxak lan bi aurkeztuko ditu gehienez.
Kartelean agertzen diran marrazki eta irudi guztiak originalak eta argitaratu bakoak izan beharko dabe eta ezin dira adimen artifiziala erabiliz sortu. Erabili beharreko teknika librea izango da eta edozein modalidade artistikotan eginak.
Bozetoak holan aurkeztu beharko dira: euskarri digitalean (JPG formatuan, 300 ppp eta 30 x 50 cm neurrikoak) eta formatu bertikalean. Azokearen irudiari eta filosofiari lehentasuna emotea balioetsiko da.
Lanak urriaren 6tik zemendiaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira. Kartel iragarleak ondokoa testua izan beharko dau:
Umore Azoka
XXVI Feria de artistas callejeros de Leioa
MaiatzaK 14, 15, 16, 17 Mayo 2026
Proposamenak helbide honetara bialduko dira: Kultur Leioa (Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. solairua, 48940 Leioa, Bizkaia). Lanak goiburua dabela aurkeztuko dira. Halanda ze, gutun-azal zarratu baten azalean, lehengo goi-buru bera jarriko da eta gutun-azalaren barruan ondoko honeek jasoko dira: egilea identifiketako datuak, curriculum laburra, telefono-zenbakia eta NANa.
Kartel irabazlea zemendian iragarriko da. Ondoko honeen irudiak jaso behar ditu kartelak: Umore Azoka, Leioako Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta INAEM (Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazinonala).
Sari bakarra emongo da, 1.400 eurokoa (zergak kontuan hartuta).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
