Cristóbal Balenciagari buruzko Nazinoarteko II. Biltzarra Getarian
2025-09-30 08:18Goi-mailako jostunari eta haren ondareari buruzko nazinoarteko hainbat aditu batuko dira.

Cristóbal Balenciaga Museoak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketen sustatzailea da eta, esangura horretan, jostunari buruzko Nazinoarteko Biltzarraren bigarren edizinoa atondu dau urriaren 2tik 3ra, Getarian.
Nazinoarteko biltzar akademiko horretan ikusgai jarriko dira jostunaren eta haren ondarearen alderdi guztiei buruzko kalidadeko lan eta ikerketa-proposamen barritzaileak —arlo guztietakoak: personala, enpresakoa, sormenekoa, teknikoa...—, bai eta Balenciagaren inguruko askotariko testuinguru biografiko, kultural eta profesionalak aztertuko dituen ikerketak be.
Edizino barri honen bidez, 2020an online egindako lehenengo Biltzarraren lorpenak finkatu eta hobetuko dira; horretarako, moda historikoaren eta garaikidearen akademiko, ikertzaile eta aditu ospetsuenetako batzuk eta modearen hezkuntzako eta komunikazinoko hainbat profesional batuko ditu, Cristóbal Balenciagari buruzko 24 ikerketa barritzaile aurkezteko, mundu osoko erakunde akademikoek eta ikerlariek bialdutako 60 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu ondoren.
Kontuak kontu, urriaren 2tik 3ra Cristóbal Balenciaga Museoan batuko dira parte-hartzaileak goizeko 09:15ean.
Egitaraua
- 09:15 Zientzia-batzordeko kideak, museoko zuzendaritza eta erakundeetako ordezkariak batuko dituan argazkia.
- 09:30 Erakundeen ondoetorria lehenengo lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea Otaloraren eskutik.
- 09:45 Inaugurazino-berbaldia Lesley Millerren eskutik.
Aurkezpenaren ondoren, nahi daben komunikabideek aurrez aurre edo streamimg bidez jarraitu ahal izango dabe biltzarra.
Baten batek hori egin nahi badau, irailaren 30eko 15:00ak baino lehen abisau beharko dau, aukeratutako modalidadean akreditau ahal izateko.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!