2025/04/11 - 2025/09/28

Bilboko Guggenheim Museoan. | Erakusketak

'Helen Frankenthaler: Araurik gabe'.

.

Helen Frankenthalerrek (1928–2011) oinarrizko eginkizuna bete eban espresionismo abstraktutik kolore-eremuen pinturarako transizinoan. Busti eta zikindu teknikea asmeteagaitik da ezaguna, eta etenik bako esperimentazinoan ibili zan sei hamarkada luzez. Mihise eta papel gaineko obren corpus zabala osotu eban baina eskulturak, zeramikea, tapizak eta obra grafikoa be sortu eban. Artistearen sorkuntza barritzaileak mundu osoko museo nagusien bildumetan jasota dagoz eta inspirazino-iturri izaten jarraitzen dabe gaur egungo artistentzat.

Azken egunean, irailaren 28an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00retara datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan eta ikusgai dagozan gainontzeko aretoak be bisitau ahal izango ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu