BilbaoArtek 'Praktika Nomadak 2023-25' erakusketea inaugurauko dau
2025-09-25 08:00 KultureaBihar, hilak 26, Uribitarte40 Aretoan.

BilbaoArte Fundazinoaren Uribitarte40 aretoan ikusgai izango da irailaren 26tik (barikua) zemendiaren 9ra Praktika Nomadak 2023-25 erakusketea. Juana García-Pozuelo, Harald Gmeiner, Héléna Guy Lhomme, Víctor Ortuño, Caterina Morigi, Javier R. Perez-Curiel, Saray Pérez Castilla eta Matteo Vettorello artisten erakusketa kolektiboa da.
Proiektuan, BilbaoArtek sustatutako nazinoarteko mobikortasun eta truke-programan parte hartu eben zortzi artistek 2023 eta 2025 artean egindako egonaldi artistikoetan produzidutako lana jasotzen da. Programa horretan, Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia, Italia), Kunsthaus Bregenz (Bregenz, Austria) eta JAD Le Jardin des métiers d ‘Art et du Design (Paris, Frantzia) batzen dira.
Programa Bilboko Udalaren laguntzeari eta Otaola Ubieta Familiaren lankidetzeari esker egin da. Programak aukerea emoten dau hautatutako sortzaileek hainbat iraupenetako egonaldiak egiteko Europa-mailako produkzino-zentroetan; era horretan, Bilbo, Bregenz, Paris eta Veneziako artisten, erakundeen eta testuinguru kulturalen arteko loturea sustatzen da.
Irailaren 26an, barikua, Uribitarte40 Aretoan 19:00etan egingo dan erakusketearen inaugurazinoan izango dira, besteak beste, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Bardintasun eta Jaietako zinegotzia eta Kulturako alkateordea; Javier Riaño, BilbaoArte Fundazinoaren zuzendaria; eta, erakusketan parte-hartzen daben artistak.
Erakusketea Bilbo eta Venezian
Bilbo izango da erakusketearen lehen egoitza, eta, ondoren, eta Veneziako Bienaleko Nazinoarteko 61. Arte Erakusketeagaz bat eginez, Fondazione Bevilacqua La Masan izango da ikusgai, Giudecca 621 (San Cosmo, 30133 Venezia) 2026an, irailaren 17tik zemendiaren 3ra bitartean.
Produkzino artistikorako zentroek proiektu artistikoak egiteko denporea, espazioa eta baliabideak emoten ditue, inskribautako testuinguruetan. Praxiaren, trukearen, hausnarketearen eta espezialistekaz, artistekaz eta askotariko eragile kulturalekaz batera egindako lanaren bidez, esperientzia horreek proiektuak sustatzen eta profesionalki garatzen laguntzen dabe. Lan-ildo horretan, BilbaoArtek hitzarmenak eta lankidetzak ditu finkatuta produkzino artistikoko beste zentro batzuekaz; hots, Europa-mailan, helburu eta xede berberekaz lan egiten dabenekin eta egoitzetan dagozen artistak trukatzeko aukerea emoten dabenekin.
Erakusketearen Praktika Nomadak izenburuak, hain zuzen be, truke artistikoko programearen funtsa dau, artistek euren egonaldietan zehar egiten daben lanaren izaera aktiboa eta praktikoa nabarmentzeagaz batera, eta hori sormen-prozesuetan eta leku bakotxean garatutako praktiketan fokalizetan da. Era berean, mobikortasun eta bidaia-zentzuari eusten deutso, protagonistek Bilbo, Paris, Bregenz eta Venezia artean egiten dituen joan-etorriak islatuz. Horrek, gainera, esplorazino eta ikaskuntza-espiritua ezeze, artisten eta erakundeen arteko lankidetza eta sare-lana be ahalbidetzen dau, ideak, kulturak eta inspirazinoak alkarri lotuz.
Proiektuan askotariko gaiak eta ikerketa-ildoak jorratzen dituen lanak batzen dira, eskultura, bideoa, soinu-instalazinoa edo pintura lako hizkuntza eta adierazpenen bitartez. Horreetan agerian geratzen da praktiken, tekniken, ikaskuntzen eta horreek egiteko erabilitako testuinguruaren eragina.
Proiektuak
Proiektuen eta ikerketa-ildoen artean, besteak beste, ondoko honeek dagoz: Estadu Batuetako uri inguruko etxebizitzearen irudikapena edo Estadu Batuetako ikus-entzunezkoen produkzinoaren hegemonia estetikoa eta horrek mendebaldeko imajinario kolektiboan dauen eragina Juana García-Pozueloren pinturearen bidez; gizakiaren nozinoak eta interpretazinoak esploretea bizi-inguruneak kontuan hartuta (kasu horretan, Bilboko uria) eta hori formatu handiko pinturetara eroatea, Harald Gmeiner-en kasuan lez; merino ardiaren artileagaz egindako objektuak eta elementuak produzidutea, sensibilizetako eta giza espezieak beste izaki bizidun batzuekiko hartzen dauen jarrera-moduak zalantzan jartzeko bide bezela, Héléna Guy Lhommeren kasuan; itsas izakien exoeskeletoei buruzko ikerketa biomedikoak (esaterako, maskorrak eta itsas trikuak), mikroa eta makroa batzen dituan eta mundu garaikideagaz paralelismoak ezarri eta giza izaera iraultzeko aukerak jorratzen dituan ikerketa edegi bezela, Caterina Morigiren kasuan.
Horreezaz gan, Europako paisaiaren desertifikazino ekologiko eta kulturaleko prozesuak, irudia, soinua eta Muranoren kristalezko prozesu eskultorikoak eta zeramika esploratuz, Saray Pérez Castillaren praktikan; beira leunduz eregitako eskulturak, hainbat koloretako kristal distiratsu txikiz osotutako materiala, iragazle bezela erabiltzean elementuen artean (ura, harria, airea) hainbat modutan lotzen dana, Víctor Ortuñoren eskutik; gorputzearen eta barruko espazioen arteko hartu-emon emozinonalen irudikapenaren bilaketea, Javier R. Pérez-Curielen bideo-instalazino eta eskulturen bitartez; edo gailuen sorkuntza, personen arteko hartu-emonak orekatzen dituen sintonizadore biometrikoak, eta eraginkortasunaren nozinoa zalantzan jarriz, barriz alkartzeko eta partekatzeko espazio bihurtzen diranak, Matteo Vettorello artistaren eskutik.
Erakusketeagaz lotutako jarduerak
Irailaren 26an, barikua, izango da inaugurazinoa, eta, egun horretan, Matteo Vettorelo artistak Respiro – Proy [Gigia] (2025) piezearen performancea eta aktibazinoa egingo ditu. BilbaoArten izandako egonaldian produzidu eban. Hain zuzen be, instalazino biometrikoa da, eta giza arnasketa gorputz eskultoriko interaktiboagaz lotzen dau, publikoaren parte-hartze aktiboari esker eta arnasketa koordinatu eta kontzienteko ariketen bidez.
Era berean, hainbat bisita gidatu egingo dira, euskeraz (urriaren 8an) eta gaztelaniaz (urriaren 22an); entzuteko dibetsidade funtzionala daben personek be egin ahal izango ditue, zeinu-hizkuntzaren bidez.
Gainera, Uribitarte40 Aretoan, urriaren 16an, Egonaldi artistikoak eta truke-programak: ikaskuntza-ereduak aztergai mahai-ingurua egingo da, nazinoarteko truke-sareek egitura kulturalen tokiko garapenean eta artisten profesionalizazinoan daben garrantziaren inguruan hausnartzeko. Jarduera horretan, ondoko honeek hartuko dabe parte, hurranez hurran: Marta Rincón, Espainiako Kultura Nazinoartekotzeko (PICE) AC/E Programearen ordezkaria; Veronika Valentini, Hangarreko (Bartzelona) Egonaldien eta Nazinoarteko Ikerketa Sarearen Progreamaren arduraduna; eta Juana García-Pozuelo eta Javier R. Pérez Curiel, BilbaoArteko artistak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!