Binetearen munduko topagune izango da Getxo
2025-09-24 08:27 KultureaUrriaren 3tik 5era bitartean.

Urriaren 3tik 5era, Getxoko Komiki Azokeak bederatzigarren artearen mundua hurreratuko deutso publikoari 23. edizinoan. Merkataritza guneak 40 saltoki batuko ditu Santa Eugenia plazan eta Ibaiondo kalean eta, betiko lez, Romo Kultur Etxean hainbat ekintza izango dira doban. Beraz, Bizkaiko hitzorduan artista ezagunek parte hartuko dabe, azokearen gune komertzialean eta Romo Kultur Etxean programautako hainbat jardueratan.
Halanda ze, Getxok 40 salmenta-postu batuko ditu merkataritza-gunean. Liburu-denda, argitaletxe, merchandising-denda, fanzine eta bestelakoak, hain zuzen be; jenteak azken nobedadeak eskuratzeko, serieak osotu eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukerea, baita komikigintzearen munduagaz zerikusia daben modu guztietako artikuluak be.
Beste alde batetik, Romo Kultur Etxeak ekintzen programazinoa hartuko dau, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzinoak, tailerrak eta erakusketea. Bertan, sektoreko enpresa nabarmenetako batzuk izango dira eta hitzaldietan, aurkezpenetan eta, jakina, sinaduren txandetan parte hartuko dabe, zaleek euren artista gustukoenak bertatik bertara ezagutzeko aukerea izan deien. Sinadura-txandak leku horretan eta salmenta-postuetan egingo dira. Ume eta helduentzako tailerrak be ez dira faltako, eta, aurton, barrikuntzea profesionalei zuzendutako portfolioak barrikusteko tailer bat be egingo dala.
Artista eta profesional konbidaduei jagokenez, ondoko honeek izango dira azokan: Paco Roca, Marika Vila, Raquel Gu, Mamen Moreu, Sebas Martín, Fernando Blanco, Álvaro Martínez Bueno, Beñat Olea, Jon Mikel Bañales, Irene Márquez eta Laura Pérez. Horreezaz gan, azken urteotan Corto Maltés bilduman egindako ilustrazino-lanagaitik ezaguna Rubén Pellejero be izango da Getxon, baita Josune Muñoz dibulgatzailea, biek komikiaren arloan egindako ibilbideagaitik autortza saria jasoko dauena.
Romo Kultur Etxean be Abenturazale grafikoak erakusketaz disfrutau ahal izango da, hainbat egileren lanak batzen dituan erakusketea: Natacha Bustos, María Medem, Ana Penyas, Laura Pérez eta Nuria Tamarit. Horreen guztien lanek ezaugarri bera dabe: esperimentazinoaren eta originaltasunaren alde egitea, beti be jentearen pilaketa edo moltso zein baliabide erosoak baztertuz, publikoari abentura grafiko bikainak eskaintzeko asmoz.
Konsultau programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!