II.Trama, Artiumen
2025-09-24 07:45 KultureaGasteizen 2025eko irailaren 26tik 28ra.

Tramaren bigarren edizino honetan mobimentudun irudia eta honek artearen eta pentsamenduaren beste diziplina batzuekaz dituan hartu-emnak ditu aztergai. Horretarako, ardatz nagusi ekofeminismoak eta ingurumen-justizia dituan programea proponiduten dau.
Erauzketa-politiken ondorioz era guztietako izaki biziak eten barik suntsitzen edo desagertzen dagozan honetan, hondatuta dagoana zelan konpondu edo leheneratu kolektiboki hausnartzea beharrezkoa da. Gloria Anzaldúa jatorri mexikarreko estadubatuar idazle eta aktibistak zatikatuta dagoana modu barri batean batzeko ekintza lez planteetan dau ariketa hau, egiteko eta desegiteko prozesu jarraitu batean; egilearen arabera, inoiz ez baitago erabateko ebazpenik eta guztia ez baita etenbako sendotu prozesu bat baino. Programa honek, beraz, lurraldeagazko hartu-emonak eta lurraldeak bizi dituan gatazkak zabaltzen eta zalduten dituen ikerketa artistiko ekokritikoen gainean arretea jarteko konbita egiten deusku.
Trama Artium Museoaren programea da, Garbiñe Ortegak eta Arantza Santestebanek komisario ditualarik.
Jarduerak doban dira, jarlekuak bete arte, Yayo Herrerok emondako lantegiak izan ezik, leku mugatua baitau (parte hartzeko, motibazino-gutun bat bialdu behar da, gehienez 200 berbakaz, izen-emateak@artium.eus helbide elektronikora) eta Idoia Zabaletaren performanceko saioak izan ezik, izena emon ahala banatuko dira aitatu helbidean.
Irailaren 26an, barikuan:
- Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat performancea: Idoia Zabaleta (A4 aretoa). Saioak: 12:00-13:00 / 13:30-14:30 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00 / 18:30-19-30
- Arratsaldeko 18:00etan. Metamorfosia. Iraultza apala berbaldia: Yayo Herrero (Emonaldi aretoan).
- Arratsaldeko 19:00retan. Volver a mirar las plantas berbaldi performatiboa: Xiana Do Teixeiro (Emonaldi aretoan).
- 20:30ean. Cada vez que te veo lo entiendo kontzertua: Amaia Miranda (Plaza Aretoan).
Irailaren 27an, zapatuan:
- Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat performancea Idoia Zabaletagaz (A4 aretoan). Saioak: 10:00-11:00 / 11:30-12:30 / 13:00-14:00 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00.
- 10:00 – 12:00. Mutazioa edo metamorfosia bizitzaren bilbean lurreratzea. Lantegia Yayo Herrero (Plaza aretoan).
- 12:00etan. Lurrarekiko keinuak. Etxekoaren kontaketak. Berbaldia: Marc Badal (Emonaldi aretoan).
- 17:00etan. Ekoidazketa-praktikak Amerika zauritu batetik. Online berbaldia: Mónica Nepote (Emonaldi aretoa).
- 19:00retan. Berbaldia eta proiekzinoa. Teresa Castro (Emonaldi aretoa).
Irailaren 28an, domekan:
- Pupa pupita pupila. Ikusmenaren masaje bat performancea: Idoia Zabaleta (A4 aretoa). Saioak: 10:00-11:00 / 11:30-12:30 / 13:00-14:00 / 15:30-16:30 / 17:00-18:00
- Eguerdiko 12:30ean. Belar txarren berbarioa poesía errezitaldia: Lizar Begoña (Lorategian).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!