2025/09/23 - 2025/09/28
Durangoko Arte eta Historia Museoan. | Erakusketak'Lauaxeta, Ametsen Egilea'
Erakusketea Laukizen jaiotako poeteari eskainitakoa da. Hamar panelen bidez bere bizitea kontetan deuskue. Batasun haria Ametsa da, bizitzan izan zituan amesak: Poesiaren ideala, kazetaritzan agertutako asmoa, kulturea erabarritzeko nahia, gizartea aldatzeko ahalegina. Eta kontakizun hori eginez, bere biografia osotu eta bere hartu-emon sareak deskribidu, bai bere eguneroko bizitzan, bere jokera politikoan, bai eta Euzko Gaztedi erakundean eta Emakume Abertzale Batzako kidakaz izan zituan hartu-emonak be.
Lauaxetaren argazkiak eta dokumentuak dagoz ikusgai; dokumentuen artean dagoz mitinetako iragarki ezezagunak, Arrats Beran liburuaren originala, 1938ko zezeilean Bartzelonako Euzkadi egunkarian eusko idazleek egin eutsen omenaldia, kartzelan sartu zan momentuan egin eutsen sarrera-orria eta epaiketako zenbait testu eta agiriak, tartean heriotza-sententzia.
    			
		Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
